SESTAO

Prentsa Aretoa

2026/07/29

Udalak jolastokia berritzen amaitu du Kueto ikastetxe publikoan

Jarduketari esker ikastetxe honetako jolastokia modernizatu da eta ur-filtrazioak konpondu dira jolastokiaren azpiko aparkalekuan

rss Ezagutzera eman
Udalak jolastokia berritzen amaitu du Kueto ikastetxe publikoan

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak berritze-obrak amaitu ditu Kueto ikastetxe publikoaren patioan. Jarduketa honetan Udalak 285.523 euro inbertitu ditu, eta ikasleek oso-osorik berritutako jolastoki seguruagoa izango dute hurrengo ikasturtea hasten denean.

Lanak pasa den otsailaren amaieran hasi ziren eta uztailean amaitu dira. Esku-hartzeak aurki eskatutako behar bati erantzun dio, jolastokiko zoladura narriatuak ur-filtrazioak eragiten baitzituen gainazal horren azpian dagoen udal-aparkalekuan. Hala, jarduketak helburu bikoitza bete du: ikastetxeko instalazioak hobetzea eta garajearen patologiak konpontzea.

Obrari esker, oso-osorik berritu da jolastokiko gainazala. Horretarako, lehenengo fasean, aurreko zoladura oso-osorik eraitsi zen agerian gelditu arte aparkalekuko forjatuaren goiko aldea. Egitura irisgarria izan zenean, oxidazio-aztarnak zituzten armadurak konpondu ziren kontserbazio-egoera egokia bermatze aldera.

Halaber, lanetan sartu da harrizko perimetroko erradapia zulatzea eta eraistea eta jolastokira sartzeko eremuetan jardutea. Eskailera nagusian lehen maila altxatu zen azpiko eremua iragazgaizteko eta, gerora, maila berreraikitzeko; bien bitartean, eskaileren bigarren tartean prozedura bera jarraitu zen lehenengo hiru mailatan.

​Konponketa- eta iragazgaizte-lan horiek amaitutakoan, jolastokia berriz zolatu zen oso-osorik, eta gainazal berria ipini zen ikasleen eguneroko erabilerara egokitzeko. Gainera, hustubide berriak eraiki ziren euri-uren ebakuazioa hobetzeko, zorrotenekin konektatzeko ukondoak ordeztu ziren eta jolastokiko lerroak margotu ziren jarduketa bukatzeko.

Obrarekin bi beharrei erantzun zaiela esku-hartze bakarrarekin. Batetik, ikastetxeko neska-mutilek asko erabiltzen duten jolastokia modernizatu dugu eta, bestetik, filtrazioen arazoa konpondu dugu. Arazoak duela asko eragiten zion jolastokiaren azpiko aparkalekuari. Halabeharrezko jarduketa zen hezkuntza-instalazioak hobetzeko eta udal-ekipamendua babesteko.