Prentsa Aretoa
2026/07/01
Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Sestaoko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana amaitu dute
Planean guztira 2,7 milioi euro inbertitu dira azpiegitura turistikoak egokitzeko
Gorka Álvarez Sestaoko alkatea eta Turismo Sailburua La Benedictako dartsenara hurbildu dira udalerriko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planaren azken ekintzak bisitatzeko.
Ekimen honek guztira 2,7 milioi euroko inbertsioa sustatu du Sestao Euskadiko industria turismoko erreferente gisa finkatzeko eta erakargarriagoa egiteko jarduketa jasangarri eta berritzaileen bidez. Helburua da udalerrira datozenen esperientzia hobetzea.
Zenbateko horretatik, 2.160.000 euro Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak jarri ditu Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak dituen Europ ako funtsak tarteko. Europar Batasunak finantzatzen du Next Generation EU deritzanaren bitartez.
Helmugako Jasangarritasun Turistikoaren Planak helburu du ondore eraldatzailea izatea udalerri partaideetan lau jarduketa ardatz nagusiri esker: trantsizio ber dea eta jasangarria, energia efizientzia hobetzea, eraldaketa digitala eta lehiakortasuna bultzatzea.
Proiektua duela hiru urte jarri zen abian, eta azken ekintzak ekainean amaitu dira.
Maiatzaren hasieran, proiektu honen lehenengo ekintzak aurkeztu ziren Ildo horri jarraikiz, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Udalak honako hauen berri eman zuten: Sestao eta Barakaldo arteko bizikleta erreiaren lehenengo faseko obrak amaitzea, udalerrian seinale turistikoak jartzea eta libu ruxka digital interaktiboa diseinatzea. Azkenekoa Udaleko webgunean aurki daiteke.
Maiatzaren bukaeran jarduketen bigarren txanda aurkeztu zen, eta honako hauek azpimarra daitezke: aplikazioa telefono mugikorretarako, kargagailuak ibilgailu elektrikoetarako Labe Garaiaren inguruan eta Sorospen Etxe zaharraren aparkalekuan, eta lau karga puntu bizikleta elektrikoetarako udalerriko zenbait puntutan.
Gaur La Benedictako dartsena bisitatu da. Zenbait jarduketa egin dira bertan eremuari balioa emateko. Ontziraleku berria egin da historikoki Sestaok itsasadarrean izan duen geralekua berreskuratzeko. Kasu honetan, helburua da bisitariak udalerrira ibaitik iristea. Halaber, puntu horretan balkoi begiratoki bat sortu da itsasad arrari begira, eta pabiloi prefabrikatu bat egin da Sestaoko industria iragana hedatzeko.
Puntu hartatik, Javier Hurtadok eta Gorka Álvarezek iragarri dute Sorospen Etxea handituko dela. Modulu prefabrikatu batzuk ipiniko dira bi erakusketa areto garden eta terraza begiratokia izateko teilatu lauan industria eremuei begira.
Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planaren azken fase honetan amaitu den jarduketa sortaren barruan, halaber, sartuta dago Labe Garaiko argiteria artistikoaren sistema handitzea at zealdean. Horrez gain, bi proiektu dagoeneko amaituta daude, baina ezingo dira erabili Labe Garaia oso osorik zaharberritzen ez den bitartean. Batetik, Errealitate Areagotuaz ari gara Labearen gailurretik eta, bestetik, bideomappingaz.
Gorka Álvarezek azpimarratu du "Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planari esker garatu diren jarduketek Sestao aldatu dutela. Urte hauetan erakutsi dugu gure industria ondareak, gure historiak eta gure nortasunak ahalmen handia dutela bisitariak erakartzeko eta udalerrirako aukera berriak sortzeko. Sestao hasiberri den proiektua izateari utzi dio industria turismoaren barruan errealitate sendo bihurtzeko, geroz eta aintzatetsiagoa. Aurrerapen honek animatzen gaitu lanean jarraitzera, ekimen eta lankidetza berriak bultzatuz gure posizio turi stikoa indartzeari eusteko eta oraindik aurrean dugun ahalmen guztia aprobetxatzeko".
Jarduketa hauekin, Sestaoko Udalak aurrerapausoak egiten ari da turismo eredujasangarria garatzeko udalerriko industria nortasunarekin lotuta, eta ondarea, irisgarritasu na, berrikuntza eta jasangarritasuna konbinatzen dituen eskaintzaren alde egin nahi du.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/06/14
BERRIA
2026/05/26
BERRIA
2026/05/25
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























