Prentsa Aretoa
2026/06/02
Martxan turismo arloko jarduketa berriak
Mugikorretarako aplikazio berriaren aurkezpena, Labe Garaian ibilgailu elektrikoentzako kargagailuen instalazioa eta bizikleta elektrikoentzako puntu berriak martxan jartzea dira ekimenaren ardatzak
Sestaoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak jarduketa-sorta berri bat aurkeztu dute. Dagoeneko bukatu dira Helmugako Jasangarritasun Turistikoaren Planaren esparruan.
Ekimen honen helburua da udalerria Euskadiko industria-turismoaren erreferentzia gisa finkatzea eta erakargarriago egitea jarduketa jasangarri eta berritzaileen bidez, herria bisitatzen dutenek esperientzia hobea izan dezaten.
2023ko maiatzean, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Sestao hautatu zuen 2023ko Euskadiko Helmugako Jasangarritasun Turistikoaren Lurralde Planean sartzeko. Aitorpen horrekin batera, 2.160.000 euroko laguntza ekonomikoa eman zen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plan-NextGeneration EU Europako funtsetatik.
Helmugako Jasangarritasun Turistikoaren Planak helburu du ondore eraldatzailea izatea udalerri partaideetan lau jarduketa-ardatz nagusiri esker: trantsizio berdea eta jasangarria, energia-efizientzia hobetzea, eraldaketa digitala eta lehiakortasuna bultzatzea.
Plana onetsi zenetik hiru urte igaro direnean, Sestao lehenengo jarduketak amaitzen hasi da mugikortasuna hobetzeko, turismoko seinaleak indartzeko eta udalerriko ondare- eta kultura-informazioa errazago eskuratzeko.
Maiatzaren hasieran, proiektu honen lehenengo ekintzak aurkeztu ziren. Ildo horri jarraikiz, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Udalak honako hauen berri eman zuten: Sestao eta Barakaldo arteko bizikleta-erreiaren lehenengo faseko obrak amaitzea, udalerrian seinale turistikoak jartzea eta liburuxka digital interaktiboa diseinatzea. Azkenekoa Udaleko webgunean aurki daiteke.
Aurkezpenen bigarren txandan, bi erakundeek dagoeneko abian dauden ekimen berriak aditzera eman dituzte.
Lehenik eta behin, telefono mugikorretarako aplikazio bat "Sestao, burdinaren labirintoa" deritzana. App hori eskuragarri da Iphone eta Android telefonoetarako, eta intereseko informazioa ematen dio bisitariari, hala nola zer egin Sestaon, non jan, non lo egin, non erosi, ibilbide turistikoak, Labe Garaia eta Donejakueko bidea.
Beste jarduketa batzuk izan dira ibilgailu elektrikoetarako kargagailuak jartzea Labe Garaiaren ingurunean eta laster Sorospen Etxe zaharreko aparkalekuan, hau da, Sestaoko Turismo Bulegoa dagoen lekuan. Modu horretan, ibilgailu elektrikoa duten pertsonek kargatu ahalko dute udalerria ezagutu edo bestelako jarduera egiten duten bitartean.
Helmugako Jasangarritasun Turistikoaren Planaren bidez lau karga-puntu instalatu dira bizikleta elektrikoetarako. Bat, La Puntakoa, dagoeneko jardunean da. Gainerako hirurak (La Benedictako kiroldegiaren ondoan, Ibarzaharrean eta Sestao Bai enpresa-parkean) Aldundiak Bizkaibiziren aparkalekuak eskuratzearen zain daude funtzionamenduan jartzeko.
Azkenik, laugarrenez, planari esker, Labe Garaia parkeko bizikleta-aparkalekua kokatzeko zoladura eraiki da.
Alkatearen adierazpenak
Sestaoko alkate den Gorka Álvarezek azpimarratu du jarduketa hauek guztiak abian jartzeari esker, "lortu dugula urte gutxitan turismoari bizkarra ematetik turismoaren arloan erreferentzia izatera Euskadiko industria-turismoarekin lotutako udalerrien klubean". Apustu hori nabarmenagoa izango da udazkenean, Labe Garaiaren birgaitze-obrak amaitzen direnean, orain egiten ari baitira.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren adierazpenak
Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria den Clara Navasen iritziz, "Jasangarritasun Turistikoaren Planaren bidez egiten ari diren inbertsioek Sestaoko ondare historikoari eta industrialari balioa emateko balio dute, bere nortasuna indartuz eta irudi modernoa eta erakargarria proiektatuz industria-iraganari lotuta. Era berean, aukera bat da tokiko ekonomia dinamizatzeko, bisitariak erakartzeko eta aukera berriak sortzeko kalitatezko turismo jasangarri eta berritzailearen ereduarekin lotuta".
Sestaoko nortasunarekin lotutako turismo-eredu bat
Jarduketa hauekin, Sestaoko Udalak aurrerapausoak egiten ari da turismo-eredu jasangarria garatzeko udalerriko industria-nortasunarekin lotuta, eta ondarea, irisgarritasuna, berrikuntza eta jasangarritasuna konbinatzen dituen eskaintzaren alde egin nahi du.
Helmugako Jasangarritasun Turistikoaren Plana garatuz joango da hurrengo asteetan ekainaren amaieran amaitu ahal izateko.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/06/02
BERRIA
2026/05/26
BERRIA
2026/05/25
BERRIA
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























