SESTAO

Prentsa Aretoa

2026/05/13

Lehenengoz okupatzeko lizentzia eman zaie La Puntako 180 etxebizitza babestuei

Halaber, trafikoari ireki zaio BI-628 errepidera sarbide berri bat Kaiku etorbidetik

rss Ezagutzera eman
Lehenengoz okupatzeko lizentzia eman zaie La Puntako 180 etxebizitza babestuei

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak lehenengoz okupatzeko lizentzia eman dio 180 etxebizitza babestuko sustapen bati Kaiku etorbideko 1. eta 11. zenbakien artean. Izapide hau dela bide, higiezinek dagoeneko halabeharrezko baimena dute bizi izateko.

Orain arte udalerrian garatutako etxebizitza babestuen sustapenik handiena da. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak bultzatu du, eta 21 milioi euroko inbertsioa egin du Sestaoko hiri-berroneratzearen planen esparruan.

Sustapenak logela bakarreko 17 etxebizitza, bi logelako 110 etxebizitza —8 mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta daude— eta hiru logelako 53 etxebizitza ditu. Etxebizitzak uda ondoren entregatu nahi dira, Eusko Jaurlaritzak pasa den apirilean jakinarazitakoaren arabera.

Udalak azpimarratu nahi du alokairuko etxebizitza eskuragarriak bultzatzearen aldeko konpromisoa, etxebizitza eskuratzea herritarren kezka nagusi bihurtu den testuinguru honetan, bereziki. Gizarte-sustapen berriek bizitegi-eskaintza handitzen laguntzen dute, familia askorentzat emantzipazioaren eta bizitegi egonkortasunaren aukerak emateaz gain.

Sarbide berria Ballontiko ardatzera Kaiku etorbidetik

Aldi berean, Sestaoko Udalak jakinarazi nahi du trafikoari ireki zaiola sarbide berria BI-628 errepidera (Ballontiko ardatza) Kaiku etorbidetik.

Azpiegitura hau Eusko Jaurlaritzak gauzatu du La Punta eremuan etxebizitza babestuak egiteko obretako bigarren fasearen esparruan, eta horri esker, ingurunearen konektibitatea hobetuko da eta joan-etorriak optimizatuko dira. Bide berriak etxebizitzak Ballonti ardatzeko Carmen-Galindo tartearekin lotzen ditu, konexio zuzenagoa emanez errepideko foru sarearekin eta udalerria hobe ardazten lagunduz.