SESTAO

Prentsa Aretoa

2026/04/21

Udalak baimena eman du Productos Tubulares lantegi zaharrari amiantodun teilatua kentzeko

Jarduketa honi esker, gutxi gorabehera 8.000 metro karratutan esku hartuko da estalki narriatuetan, eta aurrerapausoak emango dira ingurumena eta segurtasuna hobetzeko industria-eremu horretan

rss Ezagutzera eman
Udalak baimena eman du Productos Tubulares lantegi zaharrari amiantodun teilatua kentzeko

ARGAZKIA JAITSI

Sestako Udalak udal-lizentzia eman dio GESCRAP-REIMASA enpresari fibrozementuzko estalkia ordezteko eta erabiltzen ez diren ekipoak kentzeko Productos Tubulares faktoria zaharretik.

Ebazpena apirilaren 16an sinatu zen, eta hari esker, konplexuko zenbait pabiloitan esku hartu ahalko da gutxi gorabehera 8.000 metro karratuko azalera hartuz. Helburua da balio-bizitza amaituta duten materialak kentzea, besteak beste, amiantozko estalkiak, eta keak harrapatzeko sistema zaharrarekin lotutako instalazio zaharkituak desmuntatzea.

Jarduketari dagokion gauzatze materialaren aurrekontua 247.983,19 eurokoa da.

Udal-zerbitzu teknikoen iritziz, esku-hartzea bideragarria da, ez baita eraikigarritasuna gehitzen, ez eta hirigintza-erabilera aldatzen ere. Gainera, proiektuak URA Uraren Euskal Agentziaren aldeko txostena du, eta ez da lurzoruaren kalitateari buruzko aitorpen berria behar, ez direlako lurrak mugituko, ez eta oraingo erabilera aldatuko ere.

Lizentziak zenbait baldintza jartzen ditu obrak hasi baino leh​en betetzeko, besteak beste, egikaritze-proiektua aurkeztea ontzat eman ostean, zuzendaritza fakultatiboa izendatzea eta segurtasuna eta osasuna koordinatzea, bai eta hondakinen eta segurtasunaren plan egokiak onestea ere. Estalkiaren kasuan, gainera, halabeharrezkoa da ikuskapen zibileko agintaritza eskudunaren baimena lanak hasi baino lehen.

Jarduketa hau dela bide, urrats berri bat egingo da industria-eremu narriatuak berroneratzeko udal-estrategian. Hala, jarduketen helburua izango da segurtasuna, ingurumen-kalitatea eta ingurunearen baldintzak hobetzea, eta, aldi berean, eremuak etorkizunean garatzeko prestatzea.

“Jarduketa garrantzitsuaz ari gara, amiantozko estalki bat ken baitaiteke balio bizitzaren amaieran eta, halaber, instalazio zaharkituen gainean jardungo baita Sestaoko oso industria-eremu esanguratsuan. Esku-hartzeak segurtasuna, osasungarritasuna eta ingurumen-kalitatea hobetzen ditu ingurunean, eta Udalaren borondatera egokitzen da, hain zuzen ere, gure ekoizpen-eremuak antolatzen, zaintzen eta eraldatzen jarraitzea”, aipatu du Sestaoko alkate den Gorka Álvarezek.