Prentsa Aretoa
2026/01/23
Sestaok otsailean hasiko ditu Las Llanas 5-11 edateko uraren hornidura berritzeko lanak
Obra honek, fibro-zementuzko hodi zaharren ordezkapena datzanak, 190.000 euroko inbertsioa izango du
Sestaoko Udalak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak aurrerapausoa ematen jarraitzen dute edateko uraren hornidura-azpiegiturak berritzeko udalerrian. Ildo horretatik, zerbitzuaren kalitatea hobetu eta herritarrentzako hornidura segurua eta eraginkorra bermatu nahi dira.
El Carmen auzunean azken urte hauetan gauzatu diren jarduketen ondoren, Las Llanas zumartegiko 5. zenbakitik 11. zenbakira bitarteko ataletan esku hartuko da laster. Gutxi gorabehera 90 metroko luzeran jardungo da, zuntz-zementuzko oraingo hodia kentzeko.
Material hori duela 40 urte baino gehiago instalatu zen, eta urritasun garrantzitsuak ditu, luzaroan erabili baita. Hala, azken urteetan behin eta berriz errepikatu dira matxurak, presioa galdu da, emaririk eza antzeman da, eta hornidura moztu behar izan da konpontzeko. Hori dela eta, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ez du gomendatzen erabiltzea.
Jarduketa honi esker, hodi berria instalatuko da, burdinurtu nodularrekoa eta goi-dentsitateko polietilenokoa, ur-hornidura egokia bermatzeko Las Llanas zumartegiko 5., 7., 9. eta 11. atarietan. Hodi berria galtzadan ipiniko da, egun zerbitzua ematen duen hodiarekiko paralelo.
Lanak otsailean hasiko dira, eta gutxi gorabehera hiru hilabetez luzatuko dira. Construcciones Intxausti enpresak gauzatuko ditu, eta 191.948,74 euro inbertituko dira. Obren eta Eraikin eta Espazio Publikoen Mantentze-lanen zinegotzia azaldu du “obra honekin aurrerapausoa ematen jarraitzen dugula oinarrizko sarea modernizatzeko udalerrian. Hala, helburua da arazoak ematen dituzten hodi zaharkituak ordeztea eta seguruagoak eta eraginkorragoak jartzea”. Era berean, azpimarratu du “xedea dela gorabeherak minimizatzea horniduran eta kalitatezko zerbitzua ematea herritarrei, oraingo beharrak aintzat hartuta”.
Halaber, Tapiak bi erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du. Izan ere, “Sestaoko Udalaren eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren arteko baterako lanari esker, plangintza bati jarraikiz jarduten da eraginkortasunez premia handiena duten sareko puntuetan”.
Esku-hartze hau dela bide, Sestaoko Udalak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak urrats berria egin dute herritarrentzat funtsezkoa den zerbitzua bermatzearen aldeko konpromisoan, eta, aldi berean, aurrera egin da udalerriko azpiegituren eraldatze- eta hobekuntza-prozesuan.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/07/01
BERRIA
2026/06/14
BERRIA
2026/05/26
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























