Prentsa Aretoa
2026/01/22
Sestaok 2,5 milioi euro lortu ditu Europako funtsen bidez proiektu estrategikoetarako
Ogasun Ministerioak hautatu gaitu diru hori jasotzeko, FEDER funtsen esparruan, ‘Sestao Hobetuz’ proiektu estrategikoa bultzatzeko
Ogasun Ministerioak aste honetan publiko egin du Estatuko deialdiaren behin betiko ebazpena EGEF funtsen zenbatekoa tokiko erakundeen jarduketa-plan integratuei esleitzeko, eta berri bikaina ekarri du Sestaora.
Udalak 2.505.418 euroko dirulaguntza lortu du, hain zuzen, udalerriak eskura zezakeen gehieneko zenbatekoa, deialdi honetan aurkeztu zen ‘Sestao Hobetuz’ proiektua finantzatzeko. Laguntza honi esker, aurrekontu guztiaren (6,2 milioi euro) % 40 estaliko da, eta Udalak berak egingo dio aurre inbertsio estrategiko honi.
‘Sestao Hobetuz’ proiektuak zazpi jarduketa garrantzitsu ditu hiria, hezkuntza eta gizartea hobetzeko udalerrian. Jarduketa horien artean dago, besteak beste, Las Llanas zumartegia berrurbanizatzea, Las Llanas ikastetxe ohia birgaitzea Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastaroak hartzeko eta Vista Alegre auzoko hiri-berroneratze integratua. Gainera, planak funtsezko hiru jarduketa ditu Txabarriko ingurunean: 57-61 zenbakietako atzealdeak urbanizatzea, Carranza kale zaharra urbanizatzea eta Vicente Díez parkea berrurbanizatzea. Horiek guztiek lagunduko dute espazio publikoen kalitatea eta hiri-kohesioa hobetzen.
‘Sestao Hobetuz’ proiektuko jarduketak erabat lerrokatuta daude Hiri Agendarekin, eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetatik 10 betetzen lagunduko dute, hiriko garapen-eredu jasangarriagoaren, inklusiboagoaren eta orekatuagoaren aldeko Udalaren konpromisoa indartuz.
Gorka Álvarez Sestaoko alkateak finantzaketa honen garrantzia nabarmendu du, eta azpimarratu du “beste administrazio batzuen funtsak eskuratzea oinarrizkoa dela herria eraldatu eta herritarren bizitza hobetuko duten proiektu estrategikoei aurre egiteko”. Aurrekoaren harira, aipatu du “Europako dirulaguntza hau bultzada erabakigarria dela Sestaoko hiria, gizartea eta ekonomia eraldatzen jarraitzeko”.
Gorka Álvarezek gainerako du Udalak eraginkortasunez lanean jarraitzen duela udalaz gaindiko finantzaketa-deialdi berrietan parte hartzeko, “baliabide horiak ezinbestekoak baitira udalerriaren modernizazioa bultzatzeko, zerbitzu publikoak indartzeko eta garapen orekatua eta jasangarria bermatzeko epe ertain eta luzera”.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/06/14
BERRIA
2026/05/26
BERRIA
2026/05/25
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























