Prentsa Aretoa
2026/01/15
Sestaok laneratze-aukera duen prestakuntza sustatuko du 15 langabetuentzat
Izen-ematea urtarrilaren 23ra arte izango da Behargintzan
Sestaoko Udalak, Behargintzaren bidez, datorren otsailean bi prestakuntza-ikastaro jarriko ditu martxan langabetuentzat. Ikastaro horiek eraikuntza-materialen sektorean txertatzeko orientatuta daude, eta sektoreko enpresa liderren aldetik kontratazio-konpromisoa izango dute.
Prestakuntza-ekintzak Bilboko Merkataritza Ganberaren lankidetzari esker garatuko dira; Ganbera da proiektuaren buru. Gehilan 2000k kudeaketa izango du bere gain; Sestaoko Udalak, berriz, zabalkundea eta ikasleen hautaketa. Obramat eta Leroy Merlin enpresek parte-hartzaileen zati bat kontratatuko dute.
Guztira, ikastaroak 15 langabetuei daude zuzendutak, Lanbide izena emanda daudenak, 45 eta 60 urte bitartekoak eta indarrean dagoen lan-baimena dutenak.
“Halako programak tresna giltzarriak dira langabetuen enplegagarritasun erreala hobetzeko, enpresekin zuzenean diseinatzen direlako eta haien benetako langilebeharretara egokitzen direlako”, adierazi du Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotziak, Carlos García de Andoin-ek. Halaber, gaineratu du “Udaletik prestakuntza erabilgarri, praktiko eta irteera profesional berehalakoa duena bultzatzen dugula”.
Lan-merkatura egokitutako bi prestakuntza-ibilbide
Aukeratutako pertsonek Obramat eta Leroy Merlin-en egungo beharrak asetzeko bereziki diseinatutako bi ikastaro hauetan parte hartuko dute:
- Merkataritzako, Logistikako eta Biltegiratzeko Laguntzaile Ikastaroa, 150 ordukoa, otsailaren 3tik martxoaren 9ra egingo dena.
- Eraikuntzako Laguntzaile Polibalente Ikastaroa, 200 ordukoa, martxoaren 10etik apirilaren 29ra arte egingo dena.
Bi ikastaroak goizez emango dira Gehilan 2000k Muskizen dituen instalazioetan. Edukiak enpresa laguntzaileekin elkarlanean egokituta diseinatu dira, eta horrek bermatzen du prestakuntza guztiz bat datorrela gaur egun eskatzen ari diren profesional-profilarekin.
“Ez da bakarrik formatzea, baizik eta lanerako prestatzea. Ekintza hauek enpresek une honetan bete behar dituzten benetako lanpostuei erantzuten diete”, gaineratu du García de Andoin-ek.
Kontratazio-konpromisoa
Enpresek prestakuntza arrakastaz amaitzen duten 7 pertsona kontratatzeko konpromisoa hartzen dute: hiru Obramaten izango dira eta beste lau Leroy Merlinek Barakaldo, Leioa, Durango eta Basaurin dituen zentroetan.
Interes duten pertsonek gaurtik 2026ko urtarrilaren 23ra arte eman dezakete izena Sestaoko Behargintzan, bertan egingo baita informazio eta hautaketa-prozesua.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/07/01
BERRIA
2026/06/14
BERRIA
2026/05/26
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























