Prentsa Aretoa
2025/11/19
Txotxongiloak Sestaora itzuliko dira azaroaren 22tik 30era
Lehen mailako bederatzi antzezlan egongo dira hogeita hamazortzigarren edizio honetan
Jaialdia datorren larunbatean, azaroak 22, hasi, eta 30eko igandera arte iraungo du. Aurten ere, Udalak Musika Eskolako Ekitaldi Aretoan txotxongilo-lan sorta bat programatu du haurren gozamenerako; egitarau hori, batez ere, haiei zuzendua baita.
Oraingoan, berriro bederatzi obra sartu dira karteldegian, eta Bizkaitik, Bartzelonatik, Castellótik, Granadatik, Frantziatik, Argentinatik eta Italia-Holandatik datozen konpainiek antzeztuko dituzte.
Kontatuko dituzten fikzioen artean daude, besteak beste, Pinocho klasikoaren bertsio moderno bat; emakumezko Tarzan baten istorioa; ausarta-ospea duen neskato jostun bati gertatuko zaizkion gorabeherak, mandatua jasotzen duenean lurralde bat askatzeko biztanleak beldurtuak dituzten erraldoiaren eta adarbakarraren uztarpetik; edo Enekoren kontakizuna, non dena berehala eta segundo bakar bat zain egon gabe nahi duen haur pazientzia bako batek bizitza lasaiago hartzen ikasiko duen.
Kultura arloko zinegotziak adierazi duenez, “Kultura Sailak dedikazio eta mimo handiz prestatu du programazio hau, familia sestaoarrei nazioarteko txotxongilo-antzerkiaren alderdi onena eskaintzeko", eta arreta berezia jarri du hautatutako lanen kalitatean: "Aurten ere, beti bezala, istorioen aukeraketa ona egin dugu gure txikiak entretenitzeko, baita haiei zer pentsa eskaintzeko ere, guztiek baitute euren irakaspena".
Hizkuntzari dagokionez, lau lan gaztelaniaz eta bi euskaraz eskainiko dira. Gainerakoak, testurik gabeak izango dira.
Azaroaren 22an eta 23an bina emanaldi egingo dira, 17:00etan eta 18:30ean. Azaroaren 24tik (astelehena) 28ra (ostirala), antzezpenak 18:45ean izango dira. Azkenik, azaroaren 29an (larunbata) eta 30ean (igandea), 18:00etan hasiko dira txotxongiloak.
Leihatilaren ordutegia honako hau izango da: larunbat honetan goizeko 10etatik 12etara egongo da irekita, eta 15:00etatik 19:00etara. Gainerako egunetan, saioak hasi baino ordubete lehenago irekiko da.
Aurten ere, sarreren prezioa 5 euro izango da, haurrei Nazioarteko Txotxongilo Jaialdi honetaz gozatzeko aukera errazteko.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/07/01
BERRIA
2026/06/14
BERRIA
2026/05/26
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























