Prentsa Aretoa
2025/11/18
Sestaoko udalak 10.000 bono aterako ditu tokiko merkataritzari laguntzeko
Aurtengo Sestao Bonoa kanpainak, bihar, asteazkena 19, hasten dena, 50.000 euroko aurrekontua du, handiena programa abian jarri zenetik
Sestaoko Udalak, Merkatarien Elkartearekin elkarlanean, 10.000 bonu aterako ditu asteazken honetan, azaroak 19, herriko saltokietan deskontuarekin erosteko. Bonuak kanpainari atxiki zaizkion 80 establezimenduetan egongo dira eskuragarri, eta indarrean egongo dira abenduaren 9ra arte edo izakinak agortu arte.
Jesús Amenedo Merkataritzako zinegotziak azaldu duenez, programa honen helburu nagusiak dira herritarrek Sestaoko negozioetan kontsumitzea sustatzea eta Gabonetako kanpaina hasi aurreko aldian tokiko ekonomia suspertzen laguntzea.
"Sestaoko Udalak, berriz ere, bizilagun guztiak animatzen ditu tokiko saltokian erosteak eskaintzen duen arreta hurbila eta pertsonalizatua aprobetxatzera. Gainera, gogorarazi nahi dugu Sestaoko establezimenduetan kontsumitzen badugu, gure udalerriari bultzada bat ematen laguntzen dugula ", adierazi du.
Gorka Álvarez alkateak, bestalde, azpimarratu du aurten " Sestao Bonua Programa abian jarri zenetik, inoizko bonu kopururik handiena aterako dugula, 10.000 guztira, hau da, iaz baino 2.000 bonu gehiago. Horretarako, Udalak 50.000 euro bideratuko ditu kanpaina horretara, datozen egunetan tokiko merkataritzan gutxienez 150.000 euroko eragin ekonomikoa izango dutenak".
Deskontua establezimenduan bertan egingo da, erosketa egin edo zerbitzua eman den une berean, eta 18 urtetik gorako pertsona bakoitzak gehienez hiru bonu erabili ahal izango ditu establezimendu batean eginiko erosketa edo hartutako zerbitzu bakoitzarengatik. Bonuek 15 euroko balioa izango dute; beraz, eta Udalak 5 € jarriko ditu bakoitzean, eta kontsumitzaileak 10, eta hartara, % 33 aurreztuko du erosketa bakoitzean. Erosketaren zenbatekoa bonoaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, ez da kanbiorik itzuliko eskudirutan.
Sestao Bonua aurkezteko prentsaurrekoa Teresa Ferreroren Estilistas ile-apaindegian egin da aurten, tokiko merkataritzari ikusgaitasuna emateko. Teresa Ferrerok, Merkatarien Elkartearen izenean, eskerrak eman dizkio Udalari ekimen honengatik, eta, aldi berean, gonbidapena egin die Sestaoko herritar guztiei, "gure saltokiez gozatzera etor daitezen". Bonuak duen garrantziari buruz galdetuta, hauxe adierazi du: "jendea urte osoan dago zain", "laguntza eta babes handia da ", eta "herritarrak herrian kontsumitzera bultzatzen dituen pizgarria da".
Nabarmenak...
BERRIA
2026/07/01
BERRIA
2026/06/14
BERRIA
2026/05/26
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























