Prentsa Aretoa
2025/10/03
Sestaok Euskal Jaian murgilduko da berriro
Herriak asteburu honetan ospatuko du bere euskal jai tradizionala, ekintzaz beteriko egitarauarekin
Sestaoko Udalak asteburu honetan ospatuko den aurtengo Euskal Jaiaren jarduera-programa aurkeztu du gaur. Herri honetan sustraiturik dagoen festa ezaguna da, eta aurten XXVI. edizioa beteko du, helburu argi batekin: euskara eta gure herriaren euskal nortasuna aldarrikatzea.
Urriaren 3, 4 eta 5ean zehar, adin guztietako herritarrek aukera izango dute hainbat ekintzaz gozatzeko. Ostiralean hasiko dira jarduerak, 18:30ean haurrentzako tailerrekin. Ondoren, 19:30 inguruan Sestao Kantari taldeak kalejira eskainiko du, eta 21:00etan Andoni Oilokiegi-ren kontzertua izango da.
Baina zalantzarik gabe, jaialdiaren une garrantzitsuena Euskal Ezkontza izango da, larunbatean ospatuko dena. 11:30etik aurrera, lau zutabek kalejira egingo dute udaletxeraino, eta bertan ospatuko da bikoteetako baten ezkontza zibila. Ondoren, txalapartariak, musikariak eta Birkari Erraldoiak-en dantza izango dira. Jaiak jarraipena izango du Santa Maria elizan eta San Pedro plazan, bertan egingo baita doteen irakurketa. Bazkari herrikoia Ángela Figuera institutuan izango da, eta 19:30etik aurrera Iraultza taldearen erromeriarekin jarraituko da festa.
Igande goizean amaituko da egitaraua. 11:00etatik aurrera, Gaztetxuak Txistulariak, artisautza azoka eta Herri Kirolen erakustaldia izango dira egitarauaren azken puntua jarriko duten jarduerak. Ekintza guztiak Kasko edo San Pedro plazetan egingo dira, eguraldiaren arabera.
Gorka Álvarez, Sestaoko alkateak, eskerrak eman dizkio Euskal Jaiaren Batzordeari “hain gurea den festa hau aurrera ateratzeko egin duten lan eta laguntzagatik”. Álex Moneo, Euskara eta Gazteria zinegotziak, azpimarratu du Euskal Jaia dela “gure nortasuna, kultura eta hizkuntza aldarrikatzeko tresna; gure tradizioak modu irekian, jai giroan eta aniztasunez zaintzeko modua”.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/09/15
BERRIA
2025/09/08
BERRIA
2025/07/14
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2024/05/14
BERRIA
2024/03/11
BERRIA
2024/02/22
BERRIA
2024/04/26
BERRIA
2024/07/08