Prentsa Aretoa
2025/07/14
Sestaok kultura-aniztasunarekiko konpromisoa berritu du Andaluziako Etxearekin eta Hijos de Galicia Elkartearekin egindako hitzarmenen bidez
Udalak bi erakunde kulturalen urteko programazioa babesteko laguntza berriak eta espazioen lagapenak bultzatzen ditu

Sestaoko Udalak bi lankidetza-hitzarmen sinatu ditu udalerrian errotuta dauden ibilbide luzeko bi kultura-elkarterekin: "El Olivo" Andaluziako Etxearekin eta Hijos de Galicia Elkartearekin. Akordio horiek bultzada berri bat ematen diote bi erakundeek azken hamarkadetan herrian egiten ari diren lanari, herritar guztiekin beren kultura-tradizioak babestu, zabaldu eta partekatzeko.
Hitzarmen horien bidez, Udalak konpromisoa hartzen du bi elkarteei finantza egonkortasuna bermatzeko dirulaguntza izendun baten bidez, kultura programazioa mantendu eta zabaltzeko. Gainera, entitate bakoitzari udal lokal bat lagatzen zaio, jardueren antolaketa errazteko.
Hijos de Galicia Elkartearen kasuan, udalaren laguntza 30.000 eurokoa da urtean, eta Markonzaga ikastetxe publikoko 16. gela erregimen partekatuan lagatzen zaio. "El Olivo" Andaluziako Etxeak, berriz, 6.000 euroko dirulaguntza jasoko du urtean, eta Las Llanas Ikastetxe Publikoko 205 ikasgela soilik erabiliko du.
Bi erakundeak interes kulturaleko elkartetzat hartu ziren ofizialki, eta urtean zehar izandako jarduera handiagatik nabarmentzen dira: kultur astea eta Rocio jaiak Andaluziako Etxearen kasuan; edo Galiziako komunitatearen aldetik Día das Letras Galegas, Galicia Herriz Herri programa eta Santiago Jai eguna.
"Sestaon kultura guztiak sartzen dira. Elkarte horiek udalerriko bizitza kulturala aberasteaz gain, komunitate pluralagoa, parte-hartzaileagoa eta kohesionatuagoa eraikitzen laguntzen dute. Udal bezala, harro egoteko modukoa da zuen bidean laguntzea ", nabarmendu du Gorka Alvarezek sinaduraren ostean. Bestalde, Carlos García de Andoin Kultura zinegotziak adierazi duenez, hitzarmen horiek "bi erakundeek urte osoan zehar gure udalerriari bizia emango dioten jarduerak emateko egiten duten lan kultural eta sozial handiaren aitorpena dira".
Hitzarmen horiek herriko elkarte-ehuna indartzeko eta bizikidetza eta kultura aniztasunarekiko errespetua hiri-proiektuaren funtsezko balio gisa sustatzeko udal-estrategiaren barruan kokatzen dira.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/09/15
BERRIA
2025/09/08
BERRIA
2025/06/30
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2024/05/14
BERRIA
2024/03/11
BERRIA
2024/02/22
BERRIA
2024/04/26
BERRIA
2024/07/08