SESTAO

Prentsa Aretoa

2025/05/07

Eliseo Molinuevo izena darama jada Galindoko futbol zelaietako batek

Bizkaiko Futbol Federazioak, San Pedro Kirol Elkarteak, Sestao Riverrek eta Udalak parte hartu dute bere izena daraman plaka agerian jartzeko ekitaldian

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Eliseo Molinuevo 'Moli' Galindoko futbol zelaietako batek bere izena daramala adierazten duen plaka ezagutarazi du gaur.

Sestaoko Udalak omenaldi honekin eskerrak eman nahi dizkio herritar honi, San Pedro Kirol Elkartean eta Galindoko instalazioen zaintza eta mantentze lanetan ia sei hamarkadaz egindako lan baliotsu eta interesik gabeagatik.

Molik lagun izan ditu ekitaldi honetan Bizkaiko Futbol Federazioko presidentea, Iñaki Gómez Mardones; San Pedro Kirol Elkarteko zuzendaritzako kideak; Sestao River-en ordezkari gisa Fernando Sancristóbal; eta baita Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkariak ere.

Joan den martxoaren 25ean egindako osoko bilkuran, indar politiko guztiek aho batez onartu zuten Eliseo Molinuevori aitortza egitea eta bere izena Galindoko futbol zelaietako bati ematea.

Gorka Álvarez alkateak nabarmendu duenez, “merezitako omenaldia da”, eta azpimarratu du udalerriarentzat eta futbol munduarentzat “harrotasun handia” dela Moli bezalako pertsona batekin kontatzea, “zeren eta gero eta pertsona gutxiago geratzen dira berak jartzen duen dedikazioa, grina eta maitasuna dutenak”. Omenaldia jaso duenak, hunkituta, eskerrak eman dizkio Udalari aitortza honengatik.

Euskaraldia