SESTAO

Prentsa Aretoa

2025/05/06

Alkateak astero bilduko da Sestaoko bizilagunekin

Bilera hauek asteazken arratsaldeetan izango dira, eta horretarako 94 472 90 80 telefonora deitu edo alkatearekin@sestao.eus helbide elektronikora mezu bat bidali behar da

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Bere hautaketan iragarri zuen bezala,  Gorka Álvarez alkateak udaletxea herritarrei hurbilago dagoen erakunde bihurtu nahi du, leihoak irekita eta etengabeko harremanetan sestaoarrekin.

Horregatik, kargua hartzeaz hilabete bat betetzen denean, alkateak gaur helburu hori lortzeko lehen neurri bat iragarri du. Bere alkate eguneroko jardueraz gain, Álvarezek astean behin arratsalde bat eskainiko du udaletxean bertan, ideiak edo kexak helarazi nahi dizkion edozein bizilagun, elkarte edo merkatarirekin bildu ahal izateko.

“Ekimen hau herritarren iritziak, proposamenak eta baita kexak jasotzeko zuzenean entzuteko kanal bat irekitzeko helburuarekin sortu da”, adierazi du Gorka Álvarezek, eta horrez gain, asteazken arratsaldeak jarri direla hitzorduak emateko egun gisa azpimarratu du. Hala ere, “egun horretan etortzeko zailtasunak dituzten pertsonak egon baldin badaude, beste edozein egunean, goizez edo arratsaldez, jaso ahal izango ditut”, gaineratu du alkateak.

Bilera hauetan aztertuko diren gaiaren arabera, alkateak Gobernu Taldeko zinegotziak izango ditu ondoan, gai horiek zuzenean beren ardura izanik, eta horrela herritarren beharrak eta eskaerak modu koordinatuan eta eraginkorrean erantzuteko aukera izango da.

Alkatearekin hitzordua hartu nahi duten pertsonak 94 472 90 80 telefonora deitu dezakete edota alkatearekin@sestao.eus helbide elektronikora mezua bidaliz.

Euskaraldia