SESTAO

Prentsa Aretoa

2025/05/05

Gorka Álvarez alkateak EAJ-PNVk gobernu taldean kudeatzen dituen arloak berrantolatu ditu

Mugimendu hau berrantolaketa beharraren baitan kokatzen da, Josefina San Miguel eta Álex Moneo udal taldean sartu ondoren

rss Ezagutzera eman
Gorka Álvarez alkateak EAJ-PNVk gobernu taldean kudeatzen dituen arloak berrantolatu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko alkatea, Gorka Álvarez, EAJ-PNVren udal taldean bi korporatibo berri iritsi ondoren Gobernu Taldean egin duen berrantolaketa aurkeztu du.

Flori Núñezek otsailean lana dela-eta utzi zuen kargua eta Ainhoa Basabe alkate ohiak martxoaren amaieran dimisioa eman zuen. Hori dela eta, Josefina San Miguel eta Álex Moneo sartu dira EAJ-PNVren udal taldean.

Aldaketa hauek baliatuta, alkateak koalizio gobernuan EAJ-PNVk kudeatzen dituen arloen berrantolaketa gauzatu du. Álvarezek azaldu duenez, “zentzuzko aldaketa” bat da, eta helburua da “udaleko sailen ardura hartzea beren prestakuntza akademikoagatik edo lan- eta politika-esperientziagatik Udalari onena emateko gai diren pertsonek”.

Jesús Amenedok, sei urtez Kirol saileko zinegotzi izandakoak, ardura hori utzi du eta, berrikuntza gisa, Giza Baliabideen ardura hartuko du, Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoarekin batera, azken horiek lehendik ere bere ardurapean baitzeuden. Halaber, lehenengo alkateorde bihurtu da eta udal taldeko bozeramaile izango da.

Josefina San Miguelek Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen arloak hartuko ditu bere gain, 2015-2019 legealdian ere kudeatu zituenak, eta non esperientzia profesional handia duen. Arlo horiei seigarren alkateordetza gehituko zaie.

Yosune Serapiok, berriz, Tokiko Gobernu Batzordea utziko du eta Gizarte Ekintza eta Berdintasun arloetara itzuliko da, 2019-2023 legealdian ere bere gain izan zituenak.

Borja Ramónek, bere aldetik, Amenedok utzitako Kirol sailaren ardura hartuko du, eta Hezkuntzaren ardura izaten jarraituko du. Ramónek urte batzuk daramatza Sestaoko kirol klub bateko egiturako kide izaten.

Ramónek utzitako bi arloak, Gazteria eta Euskara, Álex Moneorentzat izango dira, udal taldeko kide berrietako bat. Moneok lehen aldiz biziko du esperientzia instituzionala udalean, baina urteak daramatza udal foroetan parte hartzen: Jai Batzordean, Euskara arloko Aholku Batzordean eta Euskal Jaiaren Batzordean.

Azkenik, David Sánchez Maroto jeltzaleak, Ogasun eta Ondare sailetan jarraituko da, eta laugarren alkateordea izango da.

Ez da aldaketarik egon PSE-EEren arloetan

Aldaketarik ez da izan PSE-EEk kudeatzen dituen udal arloetan; dena orain arte bezala jarraituko du.

Carlos García de Andoin jarraituko du Kultura, Memoria Historikoa, Herritarren Partaidetza, Garapen Ekonomikoa eta Enplegua sailetan. Rosa de Palacio izango da Zerbitzu Publikoen arduraduna. Arrate Azcáratek jarraituko du Mugikortasuna eta Garraioak kudeatzen. Alfonso Tapia izango da Obrak eta Espazio Publikoen Mantentze-lanak saileko arduraduna. Azkenik, Francisco José Rodríguezek jarraituko du Herritarren Segurtasuna eta Bizikidetza arloaren buru izaten.

Gorka Álvarezek adierazi du berrantolaketa honek “legealdiaren azken bi urteetan Mandatu Planaren betearazpenean modu koordinatuagoan lan egiten lagunduko digula", eta plan hori "legealdiaren hasieran ezarri genuen, Sestao udalerri gisa aurrera egiten jarrai dezan”.

Euskaraldia