Prentsa Aretoa
2025/05/02
Udalak Amezaga zinemaren orubea erosiko du
Hiri Antolamenduko Plan Orokor berriak zehaztuko du lursail horrek etorkizunean izango duen hirigintza-erabilera
Azken 14 urteetan aparkaleku gisa erabili den Amezaga zinemaren orubea erosiko du Sestaoko Udalak, horren titularrak desjabetzea eskatu ondoren.
Lursailaren enpresa titularrak iaz eskatu zuen formalki desjabetzea, eta bi milioi euro baino gehiago erreklamatu zituen Las Llanas zumarkalean den 952 metro koadroko orube horren kontraprestazio ekonomiko gisa.
Eskaera horren aurrean, Udalak, bere txosten teknikoetan oinarrituta, 1,17 milioi euro inguruko balorazio ekonomikoa aurkeztu zuen bere interesak defendatzeko.
Azkenean, kasua Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaira heldu zen, eta organo tekniko independente horrek, kasua aztertu ondoren, 1.256.664,89 euroan ezarri du orubea desjabetzeko balio justua.
Ondoren, erabaki horren aurka jabeak administrazio-bidean aurkeztutako errekurtsoa ezetsi egin zen. Gaur egun, epaiaren zain dago erabaki horren kontra enpresak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan jarritako errekurtso judiziala.
Bien bitartean, eta legezko betebeharra denez, Udalak kreditu-aldaketa bat onartu du apirileko osoko bilkuran, lursail hori erosi ahal izateko 1.256.664,89 euroko aurrekontu-partida sortzeko.
Gorka Alvarez alkateak azaldu duenez, "Udalak zuzenbidearen arabera jokatu du beti, eta gure udalerriaren interes orokorrak defendatu ditu, txosten tekniko zorrotzak aurkeztuz eta merkatuaren errealitateari egokitutako balorazio zuhurra eginez".
Udalburuak azpimarratu duenez, "ez gaude borondatezko erosketa baten aurrean, ez eta erabaki politiko baten aurrean ere, baizik eta desjabetzeeskaera batetik eratorritako eta órgano independente batek ebatzitako desjabetze-espediente tekniko baten aurrean".
Amaitzeko, hauxe gaineratu du: "Sestaoko Udalak arduraz, profesionaltasunez eta gardentasunez jarduten jarraituko du, interes publikoaren alde eta lotzen gaituzten legezko prozedurak betez".
Horrela, laster, Udalak Sestaoko Las Llanas zumarkaleko lursail estrategiko baten titulartasuna izango du. Egun berrikusten ari den Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak zehaztuko du orube horri etorkizunean esleituko zaion hirigintza-erabilera.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/05/23
BERRIA
2025/05/21
BERRIA
2025/05/12
BERRIA
2025/05/08
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2024/05/14
BERRIA
2023/12/11