SESTAO

Prentsa Aretoa

2025/04/11

Udalak Yeray Hernándezi harrera egin dio, areto-futboleko Espainiako Kopa irabazi ondoren

"Nire kirol-ibilbideko gailurra izan da", adierazi du 37 urteko kirolariak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak Yeray Hernández aretofutboleko jokalariari harrera egin dio gaur, duela gutxi Peñíscola taldearekin Errege Kopako – Espainiako Kopa ere esaten zaio – txapeldun-titulua eskuratu ondoren.

37 urteko Yeray Hernándezek bi hamarkada baino gehiago daramatza kirol horretan buru-belarri. Sestao Futbol Aretoko beheko kategorietan hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta, harrezkero, Espainiako, Italiako eta Maltako klubetako kide izan da. Gainera, Espainiako selekzioarekin ere jokatu du.

Joan den martxoaren 23an iritsi zen bere karrera profesionalaren arrakastarik handiena, Servigroup Peñíscolarekin Errege Kopa irabazi zuenean, finalean Islas Baleares Palma taldeari 4-3 nagusitu ondoren.

Horretaz gain, bere taldea matematikoki sailkatuta dago Liga-tituluaren play off-a jokatzeko, liga erregularra amaitzeko bost egun baino falta ez direla; beraz, aste batzuk barru beste trofeo bat eskura lezake.

Gorka Alvarez alkateak kirol-arrakasta garrantzitsu horren balioa nabarmendu du, eta omenduari adierazi dio gure herriarentzat garrantzitsua dela "zuk bezala, doazen tokira doazela, Sestaoren izena daramaten kirolariak izatea".

Bestalde, Yeray Hernándezek Hauxe adierazi du: “Espainiako Kopa hau nire kirol-ibilbideko gailurra izan da", eta gaineratu du: "harro nago areto-futbolean jokatzen nire herriaren izena hainbeste herrialdetara eraman izanaz".

Euskaraldia