SESTAO

Prentsa Aretoa

2025/03/25

Galindoko futbol zelaietako batek Eliseo Molinuevo Llanos izena izango du

Udalak azken mende erdian Sestaoko futbolari funtsezko bat omendu nahi du

rss Ezagutzera eman
Galindoko futbol zelaietako batek Eliseo Molinuevo Llanos izena izango du

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udaleko Osoko Bilkurak, talde politiko guztiek proposatuta, Galindoko bi futbol-zelaietako bati Eliseo Molinuevo Llanos izena jartzea onartu du astearte honetan, San Pedro Kirol Elkarteari eta kirol instalazio honen zaintzari eskainitako bizitza oso bat aitortzeko.

Zehazki, belar naturaleko zelai zaharra izango da, gaur egun 2. zelai bezala ezagutzen dena, eta denbora gutxi barru sestaoar futbolariaren izen ospetsua eramango du.

Sestao Kirolakek "Moliren" lana goraipatu eta omenaldi honen zergatia azaltzen du: "Moli azken bost hamarkadetako Sestaoko futbolean funtsezko pertsonaia da. Bere bizitzaren zati handi bat San Pedro Kirol Elkarteari eta Galindoko futbol zelaiei eskaini dien pertsona baten aurrean gaude. Gaur egun pertsona helduak diren herri honetako haur asko hezi ditu. Lan bikaina egin du, gehienetan modu altruistan, eta horregatik uste dugu eskaintza polit hau merezi duela, Fernando Sancristóbalek 2022an Las Llanaseko Futbol Zelaian izan zuen bezala".

Eliseo Molinuevo Llanos San Pantaleón de Losan jaio zen, Burgosko probintzian, 1941eko apirilaren 14an. 14 urterekin Barakaldora etorri zen bizitzera, aita, Iberdueron lan egiten zuena, herri horretara joan baitzen bizitzera. Sei anai-arrebetan zaharrena zen, eta, Barakaldora iritsi bezain laster, Bizkaiko Labe Garaietan hasi zen lanean, etxean laguntzeko.

Bere emazteagatik hasi zen San Pedro Kirol Elkartearen berri izaten; izan ere, bere koinatua erakundearen presidente izan zen 1967an, eta urte horretan bertan bazkide egin zen. 1969ko maiatzaren 27an, ezkondu ondoren, Sestaora joan zen bizitzera. Portugaleteko Arantzan hasi zen entrenatzaile, eta hiru urte egin zituen bigarren postuan. 1972an, ordea, San Pedro Kirol Elkarteko A Gazte Mailan entrenatzenhasi zen eta bost urtez aritu zen han. Azkenekoan, bere multzoko ligako txapelduna izan zen eta garai hartan gazte mailako sei multzoetako txapelduna.

Horren ondoren, hiru urte eman zituen Juvenil B taldea entrenatzen eta beste hiru San Pedroren historiako kadete mailako lehen taldean, eta Ohorezko Mailara igotzea lortu zuen. Ondoren, infantilen talde bat entrenatu zuen bi urtez, senior taldera igaro aurretik. Bertan, lehen entrenatzaile, bigarren entrenatzaile eta delegatu funtzioak txandakatu zituen 7 bat urtez.

1996tik 2004ra, klubean egin ziren lehen hauteskundeak irabazi ondoren, diruzain kargua bete zuen San Pedro Kirol Elkartearen garai onenetako batean, historian lehen aldiz senior taldea Hirugarren Mailara igo baitzen. Kargu hori utzi ondoren, erakundeko presidente izatera igaro zen 4 urtez, eta, ondoren, kargutik erretiratu eta Galindoko zelaiak mantentzeko lanak egin zituen, mota guztietako funtzioak betez, hala nola soropila zaintzea, aldagelak garbitzea, ekipazioak antolatzea, jokalariei arreta ematea eta kategoria desberdinetako taldeek behar zuten guztia.

2020ko maiatzean presidenteorde izendatu zuten, 2025eko otsailaren hasieran, klubaren beharrengatik, berriro presidente kargua betetzen hasi den arte.

Euskaraldia