SESTAO

Prentsa Aretoa

2025/03/05

Berdintasun arloak aurtengo Jabekuntza eta Prestakuntza Feministarako Eskola aurkeztu du

Oraingo honetan, eskolak aukera eskainiko die beste udalerri batzuetako emakumeei tailerretan izena emateko, baldin eta plaza librerik bada, eta argi utzita Sestaon erroldatutako emakumeek lehentasuna izango dutela beti

rss Ezagutzera eman
Berdintasun arloak aurtengo Jabekuntza eta Prestakuntza Feministarako Eskola aurkeztu du

ARGAZKIA JAITSI

Berdintasun arloa lanean ari da Emakumeentzako Jabekuntza eta Prestakuntza Feministarako Eskolaren aurtengo programari hasiera emateko. Ikastaro berria martxotik ekainera bitartean egingo da, Emakumeen Nazioarteko Egunaren programazioa amaitu ondoren hasita, bi programak batera ez etortzeko.

Emakumeentzako Jabekuntza eta Prestakuntza Feministarako Eskola Sestaoko Udalaren IV. Berdintasun Planean jasotako ekimena da. 2019an sortu zen, eta, harrezkero, berdintasunaren arloko programazioaren barruan finkatzea lortu du, emakumeen artean izandako arrakasta handiaren ondorioz.

Aurtengo Ikasturtean Eskolak zortzi tailer eskainiko ditu guztira, hiru goizez eta bost arratsaldez, arratsaldeko ordutegian egiten diren ikastaroetan eskari handiagoa dagoela egiaztatu baita.

Oraingo honetan, eskolak aukera eskainiko die beste udalerri batzuetako emakumeei tailerretan izena emateko, baldin eta plaza librerik bada, eta argi utzita Sestaon erroldatutako emakumeek lehentasuna izango dutela beti.

Goizean egingo diren hiru tailerrak "Antolatu zure helburuak. Agenda pertsonalizatua”, “Estresa, gure laguna” eta “Egin memoria, emakumea!” dira. Arratsaldez, berriz, honako tailer hauek egingo dira: "Korapilatuak - Makramea", "Emakume helduaren osasuna eta jabekuntza", "Emakumezkoen Autozaintza Zirkulua", "Zaharberritzea eta birziklatze sortzailea" eta "Tai Ji Juan".

Izena emateko epea martxoaren 13ra arte egongo da zabalik. Horretarako zenbait aukera daude: Udalaren webgunean (Berdintasuna atalaren barruan) argitaratutako inprimakia betetzea; paperrean betetako inprimakia aurrez aurre ematea (Castaños eraikineko Berdintasun arloan) edo eskaneatuta posta elektronikoz bidaltzea berdintasuna@sestao.eus kontura. Azkenik, 94 472 90 37 telefono-zenbakira deituz ere izena eman daiteke.

Berdintasun Arloak haurtzaindegiko doako zerbitzu bat antolatuko du emakumeak tailerretara joatea errazteko, betiere tailer bereko 3 emakumek hala eskatzen badute.

Programa osoa, hemen.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.