SESTAO

Prentsa Aretoa

2025/02/28

Sestaoko Udala EGEF funtsen deialdira aurkeztu da

Udalak 2,5 milioi euroko dirulaguntza jaso dezakeen "Sestao Hobetuz" izeneko proiektua diseinatu du

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Udala EGEF funtsen deialdira aurkeztu da

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak etengabe jarraitzen du lanean kanpoko finantza-baliabideak bilatzeko, udalerrirako proiektu eraldatzaileak bultzatzeko helburuarekin. NEXT Generation funts europarren deialdien dirulaguntzetan 11 milioi euro baino gehiago bildu ondoren, Ogasun Ministerioak abian jarri duen EGEF funtsen (Eskualde Garapeneko Europako Funtsa) aukera galdu gabe, deialdi berri horretara aurkeztea erabaki du Udalak.

Horretarako, joan den otsailaren 19an, Tokiko Gobernu Batzarrak formalki onartu zuen Sestaoko Hiri Agendaren Jarduketa Plan Integratua (API). Administrazio-onarpen hori funtsezko urratsa izan da prozesuan, planifikatutako jarduerei babes instituzionala eman eta udalerriko hiri-garapeneko eta gizarte-kohesioko helburuekin bat datozela bermatzen baitu.

Udalak EGEF funtsen deialdi honetara aurkeztu duen "Sestao Hobetuz" izeneko proposamena, guztira, lau proiektuk osatzen dute.

Lehenengoa Las Llanas zumarkalea berrurbanizatzea da; bigarrena, Las Llanas ikastetxe zaharra birgaitzea Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastaroak hartzeko; hirugarrena, Vista Alegre auzoaren hiri-berroneratze integratua; eta, amaitzeko, hiru jarduketa Txabarrin: Txabarri kaleko 57. eta 61. zenbakien arteko atzealdeak urbanizatzea, Karrantza kale zaharra urbanizatzea eta Vicente Díez parkea berrurbanizatzea.

Sestaoko Udalak proiektu horietan egingo duen inbertsio ekonomikoa 6,2 milioi eurokoa izango da; eta EGEF funtsen bidez, % 40ko dirulaguntza lortu ahal izango du gehienez, hau da, 2,5 milioi euro gehienez.

"Sestao Hobetuz" osatzen duten lau proiektuak Hiri Agendarekin lerrokatuta daude eta planetaren Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetatik (GJH) 10 beteko dituzte.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.