Prentsa Aretoa
2025/02/05
Udalak Elikagai Bankuarentzako lokal modernoagoa eta irisgarriagoa prestatu du Las Llanas Kiroldegiaren etxabean
Udalak 127.000 euro inbertitu ditu egokitzeko

Sestaoko Elikagaien Bankuak zerbitzua emateari utzi dio Hiru Kontzejuen Plazan, eta bere jarduera Las Llanas Kiroldegiaren beheko aldean dagoen Udalak egokitutako udal-lokal batera lekualdatu du. Kokapen-aldaketa horri esker, San Vicente de Paúl elkarteak gune modernoagoa eta irisgarriagoa izango du gizarte-lan garrantzitsu hori egiten jarraitzeko; hau da, elikagaiak banatuko dizkie kalteberatasun-egoeran dauden familiei.
Alkateak gogorarazi duenez, azken 27 urteetan Hiru Kontzejuen Plazan erabili duten lonjak hainbat arazo zituen, eta, ondorioz, lekuz aldatzea komeni zen. Ainhoa Basabek azaldu duenez, lokal horrek "oztopo arkitektoniko garrantzitsuak zituen boluntarioentzat, eta horietako asko adinekoak dira. Gainera, ez zuen erabiltzaileen pribatutasuna bermatzeko espaziorik, eta une batzuetan txiki geratzen zen jasotzen zituzten janari tona guztiak gordetzeko, bereziki Europar Batasunak bidalitako elikagaiak iristen zirenean ".
Arrazoi horiekin batera, Udalak zerbitzu hori udalerriko beste puntu batera lekualdatzeko nahia ere aipatzen du, bizikidetza eta gizarte-kohesioa hobetzeko Txabarri Sestaon Bizi planean urrats berriak emateko helburuarekin.
"Azken batean, argudio horiek guztiak mahai gainean jarrita, lanean hasi ginen zerbitzu hori udalerriko puntu irisgarri batean egongo zen beste lokal batera eramatea sustatzeko, arkitektura-oztoporik ez zuena eta elikagai guztiak berme osoz gorde zitezkeena. Hainbat espazio aztertu ondoren, Las Llanaseko Udal Kiroldegiko erdisotoko solairuan dagoen lokal horren alde egin genuen, Obretako Udal Brigadak biltegi gisa erabiltzen baitzuen, aztertu genituen guztien artean egokiena zelako ", azaldu du. 127.000 euroko inbertsioarekin, 227 metro karratu erabilgarriko espazio hori eraberritu da. Hauek dira: biltegiratze-eremua, mostradorea eta itxarongela dituen arreta-gunea, bulegoa, komunak eta ataria.
Egoitza berriaren estreinaldia aprobetxatuz, Elikagaien Bankuak jendearentzako arreta-zerbitzua laster hastea espero du, aldez aurretik hitzordua eskatuta, Hiru Kontzejuen Plazan gertatzen ziren jende ilarak saihesteko. Sistema horrek ez ditu erabiltzaileak hainbeste estigmatizatuko, ordu jakin bat esleituta dutelako eta txanda noiz egokitu zain egon behar ez dutelako.
Gaur egun, San Vicente de Paul elkarteak elikagaiak banatzen dizkie Sestaoko 300 familiari. Horretarako, lau boluntariok osatutako giza talde bat dago, zereginekin erabiltzaile batzuen laguntza jasotzen dutenak. Manu Arroyo, Elikagaien Bankuko arduraduna den aldetik, "oso pozik" agertu da lokal berri honetara eramateagatik: "Hiru Kontzejuen Plazan esleituta geneukan espazioa oso deserosoa zen eta ez zituen lan hori egiteko beharrezko baldintzak betetzen".
Nabarmenak...
BERRIA
2025/03/25
BERRIA
2025/03/19
BERRIA
2025/03/12
BERRIA
2025/03/06
BERRIA
2025/03/05
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2024/05/14
BERRIA
2023/12/11