Prentsa Aretoa
2025/01/10
Udalak lau foku gehiago ipiniko ditu Las Llanas futbol zelaiaren argiztapena indartzeko
Gabonetako jai-eguna amaituta, Sestaoko Udalak Las Llanas futbol-zelaian argiztapena indartzeko lanei ekin die

Lan horien bidez, lau argi-dorreetan foku bana instalatu eta egun erreta dagoen foku bat konponduko dira.
Jarduketa horri esker, Espainiako Futbol Federazioak Lehen Federazioko partidetarako eskatutako lumen kopurura iritsi ahal izango da, kategoria horretan baitago egun Sestao River. Aparteko argi-ekarpen hori batez ere partidak telebistan ematen direnean nabarituko da.
Hori aprobetxatuz, Udalak lan bertikaletan espezializatutako enpresa baten zerbitzuak kontratatu ditu, herdoiltzea dela-eta egoera txarrean dauden argiztapen-dorreetako zenbait maila soldatzeko eta berriz margotzeko.
Izan ere, enpresa hori da lanean hasi den lehena, ondoren foku berriak instalatuko dituen konpainiari dena prest uzteko.
Lan horiek guztiak datozen bi asteetan eginda egotea aurreikusten da.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/02/05
BERRIA
2025/01/31
BERRIA
2025/01/30
BERRIA
2025/01/24
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14