SESTAO

Prentsa Aretoa

2024/12/23

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Sestaoko Udalak hitzarmena sinatu dute udalerri horretan BiziPark berria sortzeko

Udalerriak eta lurraldeak mugikortasun iraunkor eta konektatuaren alde egiten duten apustua indartzen du, bizikletaren erabilera garraio pribatuaren alternatiba gisa txertatuz

rss Ezagutzera eman
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Sestaoko Udalak hitzarmena sinatu dute udalerri horretan BiziPark berria sortzeko

ARGAZKIA JAITSI

Bizkaiko Garraio, Mugikortasun eta Turismo foru diputatuak, Sonia Pérez Ezquerrak, eta Sestaoko alkateak, Ainhoa Basabe Meléndezen, hitzarmena sinatu dute Sestaoko udalerrian BiziPark berri bat sortzeko. Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko txirrindularitza-mugikortasuneko baliabideak zabaltzeko duen estrategia indartzen du.

Bizkaia jasangarriago eta konektatuago bat

Ekitaldian, Sonia Pérez Ezquerrak azpimarratu zuen: “Bizkaiko Foru Aldundiak txirrindularitza-mugikortasunari ematen dion bultzadak gure lurraldea erreferente bihurtzen ari da estatu mailan, azkar hazten ari den sare bati esker. BiziPark berri bakoitzarekin, bizikleta garraio práktiko, segurua eta jasangarria izateko aukera gisa hurbiltzen dugu, udalerri handiak eta txikiak etorkizun garbi eta konektatuago baten aldeko apustu honetan integratuz.”

Bestalde, Ainhoa Basabe Meléndez alkateak adierazi duenez, Alonso Ercilla kalean, Udaltzaingoaren komisariaren ondoan, 24 bizikletarentzako edukiera izango duen ekipamendu hori instalatuz gero, "Sestaoko Udala mugikortasun iraunkorraren alde egiten ari den lan-estrategian beste urrats bat egiteko aukera izango dugu, ingurumena gehiago errespetatzen duen garraio-eredu baten erabilera lehenetsiz; kasu honetan, zehazki, bizikletaren erabilera ibilgailu pribatuaren alternatiba gisa bultzatuz".

Etengabe hazten ari den sare bat

Barakaldo, Trapagaran, Durango, Gorliz, Santurtzi eta Sestaon sei BiziPark berri irekitzeko aurreikuspenarekin, Bizkaiak 15 instalazioko sare bat izango du, 415 txirrindularirentzako lekua eskainiz. Hazkunde honek dagoeneko martxan dauden bederatzi BiziPark osatzen ditu: Ermuan, Bermeon, Derion, Sodupen, Zallan, Portugaleten, Abadiñon eta Berangon (2).

Bizkaiko Foru Aldundia jada lanean ari da 2025erako instalazio berrien plangintzan, sare hau lurralde osoan zabaltzen jarraitzeko helburuarekin.

Jasangarritasunaren aldeko konpromisoa

Azpiegitura moderno eta eskuragarri hauen sarearekin, Bizkaiko Foru Aldundiak jasangarritasunarekin, txirrindularien segurtasunarekin eta emisio kutsagarriak murriztearekin duen konpromisoa berresten du, Bizkaia txirrindularitza-mugikortasuneko erreferente bihurtuz estatu mailan.