Prentsa Aretoa
2024/12/03
214.000 euroan lizitatu da Antonio Trueba kaleko 1. zenbakiko arrapala mekanikoaren ordezkapen integrala
Elementu mekaniko hori zerbitzutik kanpo egon da iaz sute batek makinari kalte larriak eragin zizkionetik
Sestaoko Udalak lizitaziora atera du Markonzaga auzoko Antonio Trueba kaleko 1. zenbakiko arrapala mekanikoa ordezkatzeko kontratua.
Eraikin eta Espazio Publikoen Obra eta Mantentze Lanen zinegotziak azaldu duenez, elementu mekaniko hori zerbitzutik kanpo utzi zuen 2023ko uztailean izandako sute larri batek. "Kalteak hain larriak izan ziren, ezen ohiko mantentze-lanak egiten dituen enpresak ondorioztatu zuen arrapala ezin zela konpondu, eta Udalari beste batekin ordezkatzeko gomendatu zion", gaineratu du Alfonso Tapiak.
Lizitaziora atera den kontratuak honako jarduketa hauek biltzen ditu: kaltetutako instalazioa kentzea, ekipo berria instalatzeko behar den obra zibil guztia, arrapala berria hornitu eta jartzea, arrapala funtzionamenduan uzteko behar diren lan guztiak eta ondorengo mantentze-lanak.
Proiektu hau gauzatu nahi duten enpresek urtarrilaren 3ra arteko epea dute eskaintzak aurkezteko. Kontratuak 214.000 euroko aurrekontu ekonomikoa du.
Arrapala horrek 20 metroko luzera du eta % 3ko desnibela gainditzen du. Elementu mekaniko hori, batez ere, Markonzaga auzoaren behealdean bizi diren bizilagunek erabiltzen dute, Antonio Trueba kaleko osasun-zentroa dagoen tokira igotzeko.
Udal-aurrekontuan elementu mekaniko hori ordezteko partida ekonomikorik ez dagoenez, kreditu-aldaketa bat egin behar izan da lanei aurre egiteko adin diruz hornitutako partida sortzeko.
Alfonso Tapiak adierazi du Sestaon "arrapala mekaniko batek su hartzen duen lehen aldia" dela. Hala ere, "pozik" agertu da konponbidea mahai gainean dagoelako eta Antonio Trueba kalean sortutako arazoa datorren urtean konponduko delako.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/01/10
BERRIA
2024/12/23
BERRIA
2024/12/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14