SESTAO

Prentsa Aretoa

2024/12/04

40 saltokik, iaz baino bi gehiagok, parte hartuko dute Gabonetako erakusleihoen lehiaketan

​Edizio honetako nobedadeetako bat da lehiaketak hainbat kategoriatan sailkatutako zazpi lehen sari banatuko dizkiela erakusleiho onenei

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Merkatarien Elkarteak eta Udalak Erakusleihoen Lehiaketaren 27. edizioa aurkeztu dute. Aurten, 40 establezimenduk, iaz baino bi gehiagok, apainduko dituzte erakusleihoak eta denden barrualdeak gabon-giro zainduko elementuekin, tokiko merkataritza sustatu eta Sestaoko kaleei jai giroa eskaintzeko.

Amaia Cáceres Merkatarien Elkarteko presidenteak eta Jesús Amenedo Merkataritzako zinegotziak eman dute aurtengo deialdiaren berri. Ildo horretan, aurtengo edizioa berritasunez beteta datorrela nabarmendu du Caceresek: "Lau sari banatzetik zazpi lehen sari ematera pasatuko gara hainbat kategoriatan, eta kategoria horietako bat reel onenarena da, tokiko merkataritza digitalizatzen joatea eta sare sozialetan presentzia izatea nahi dugulako". Amenedok, bestalde, "arrakastatsutzat" jo du berrogei saltokik lehiaketan parte hartzea, eta eskerrak eman dizkie profesional guztiei "lehiaketa honetan jartzen duten gogo eta pozagatik, Gabonetako jaiak hobeto bizitzen laguntzen digutelako".​

Parte hartzen duten establezimendu guztiek hori egiaztatzen duen bereizgarri bat jasoko dute, sarietarako aurkezten den erakusleihoan ikusgai jartzeko. Horrez gain, urre-koloreko alfonbra bat ere jasoko dute establezimendua erakargarriago egiteko.

Herritarrek abenduaren 9tik 24ra bitartean aukera izango dute beren erakusleiho gogokoenaren alde bozkatzeko. Horretarako, atxikitako establezimendu guztiak eta haien helbideak jasoko dituen liburuxka bat banatuko da, eta establezimenduei bozketa-txartelak eta hautestontziak emango zaizkie, bezeroek erosketa-txartel bakoitzarekin botoa emateko.

Bozketan parte hartzen dutenen artean sari hauek zozkatuko dira: parte hartzen duten establezimenduetan kontsumitzeko 100 euroko hiru erosketa-txartel, urtarrilaren 10era arten balioa izango dutenak, eta merkataritza-galara joateko 10 sarrera bikoitz.

Berrikuntza gisa, eta sektorearen digitalizazioa sustatzeko, gabonetako Reel-n lehiaketa ere egingo da aurten.

Epaimahai profesional batek ebaluatuko ditu erakusleihoak kategoria hauen arabera: sormena eta originaltasuna, argiztapena eta efektu bisuala, materialen erabilera eta jasangarritasuna, produktuaren eta lokalaren integrazioa, barruko dekorazioa eta Gabonetako reel onena. Kategoria bakoitzean hiru finalista aukeratuko dira, errekonozimendu gisa diploma bat jasoko dutenak, eta haien arteko irabazleak 400 euroko saria irabaziko du. Gainera, publikoaren saltoki gogokoenak 100 euroko saria jasoko du.

Sariak emateko gala 2025eko urtarrilaren 9an, osteguna, izango da, arratsaldean, Sestaoko Musika Eskolako aretoan.

Gala jai berezia izango da tokiko merkataritzarekin bat egiten duten guztientzat eta bertara joaten direnek ekitaldian zehar zozketetan parte hartu eta sariak eskuratu ahal izango dituzte (50 euroko 5 erosketa-txartel).​​