Prentsa Aretoa
2024/11/26
Galindoko futbol-zelaien erreforma amaitu da, 3,9 milioi euroko inbertsioa egin ondoren
"Ekipoek instalazio berriei onura handia ateratzea espero dugu", adierazi du Ainhoa Basabe alkateak, eta behar bezala erabiltzeko deia egin du
11 hilabetez iraun duten obrak, eta 3,9 milioi euroko inbertsio ekonomikoa egin ondoren, Sestaoko Udalak amaitutzat eman du Galindoko futbol-zelaien erreforma.
Birmoldaketa-prozesu garrantzitsua egin da Ondejeda parkean dauden instalazioetan, eta jauzi kualitatibo bat eman da, udalerriko klubek kirol-espazio duin bat izan dezaten entrenatzeko eta beren partidak jokatzeko.
Futbol-zelaietan aldaketa asko egin dira, ia urtebete iraun duten obra horiekin. Lehenik eta behin, Ballontiko ardatza asentatzean bandetako batean agertu ziren egonkortasun-arazoak konpondu ziren. Ezkerraldeko udalerriak Ballonti ibaiaren ibilguarekiko paraleloan lotzen dituen foru-errepidea da Ballontiko ardatza.
Udalaren ekimenak honako hauek barne hartu ditu: bi zelaietako soropila ordeztea, argiztapen-dorre guztietan LED motako fokuak instalatzea, ureztatze-sistema berri bat instalatzea, bi aldageletako eraikinetako bat eraistea eta ondoren berreraikitzea, aulki eta markagailu berriak instalatzea eta zelaian zegoen eserleku-eremu estalia hobetu eta beste bat sortzea.
Jarduketa hori gauzatzeko, Sestaoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak jaso ditu, guztira, 950.000 euro eta, horrenbestez, erakundeen lankidetza horri esker, obraren % 25 haren laguntzarekin ordaindu da.
Instalazioak atalka zabaltzen joan dira, klubek planteatutako beharrei erantzuten saiatzeko. Uztailean lehenengo eremua jarri zen abian, senior talde maskulinoak eta femeninoak entrenatzen has zitezen. Bigarren eremua irailean ireki zen, beheragoko kategorietako taldeen entrenamenduen hasiera eman ahal izateko. Asteburu honetan aldagela berriak zerbitzuan jartzea baino ez zen falta.
Alkatea pozik agertu da "Sestaoko lau taldeek eta Udalak berak hain luze itxaron behar izan duten" obren amaierarekin. Ainhoa Basabek espero du Sestao River, Sociedad Deportiva San Pedro, Begoñako Arteagabe eta EGBA Kirolak elkarteek "eremu berriei onura ateratzea eta berrikuntza garrantzitsu horrek gure udalerrian futbol-jardueraren sustapena hobetzen laguntzea".
Alkateak egindako inbertsio handiaren balioa azpimarratu eta dei egin du instalazio berriak "zaindu eta errespeta daitezen, denbora luzez iraun dezaten, Udalak inbertitu duen diru-kopurua garrantzitsua izan baita".
Bestalde, Jesús Amenedo Kiroletako zinegotziak Udalaren eta futbol-taldeen arteko komunikazio erraza nabarmendu du, informazioa emateko eta obrak egin bitartean eta sortzen ziren arazoak konpontzeko. Amenedok gogorarazi du orain dela urtebete Galindoko zelaiak egoera deitoragarrian zeudela, eta adierazi du pozik dagoela instalazioek izan duten hobekuntzarekin. "Kosta egin da, baina orain probetxua ateratzeko unea iritsi da".
Nabarmenak...
BERRIA
2024/12/04
BERRIA
2024/12/03
BERRIA
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14