Prentsa Aretoa
2024/10/30
Udalak ibilgailu eta oinezkoei ireki die Naval kaleko zati berria, Sestao Bai Enpresa Parkean
Tarte berri hori eraikitzeko 887.000 euroko inbertsio ekonomikoa egin da
Sestaoko Udalak amaitutzat eman ditu urte honen hasieran egiten hasi ziren La Naval kalea luzatzeko lanak, eta, udal zerbitzu teknikoen oniritzia jaso ondoren, aste honetan ireki da ibilgailu eta oinezkoentzat 180 metroko tarte berria.
Sestao Bai Enpresa Parkean kokatua, kale-zati berri horrek 180 metroko luzera du, 7,80 metroko zabalerako galtzada eta, alde bietan, 2,3 eta 2 metroko zabalerako espaloiak oinezkoentzat. Urbanizazio-lanen barruan, ibilgailuentzako 24 aparkaleku ere egin dira, horietatik lau mugikortasun urriko pertsonentzat, baita motozikletak aparkatzeko gune bat ere.
Proiektua osatzeko, hogei bat farola, hiri-altzariak eta saneamendu, ur-hornidura, gas natural eta telekomunikazio sareak ere jarri dira.
Garaia iristen denean, 17 gorosti, 20 urki eta 17 linozedro landatuko dira.
Euskal Forging enpresak gauzatu duen hirigintza-jarduketa horrek 887.000 euroko inbertsio ekonomikoa izan du, eta urbanizazio berria Udalari laga zaio, udalerriaren bide-sistemaren zati izan dadin.
Euskal Forgingek kale-zati berri hau eraikitzeko konpromiso hartu zuen 2020an Udalarekin eta Sestao Bai sozietate publikoarekin sinatu zuen hirigintza-hitzarmenean, enpresa-parkearen barruan zenbait partzela jasotzearen truke.
Hitzarmen horren arabera, Euskal Forgingek Udalari laga zizkion orain eraikiko den bide berri horrek hartuko zituen lurrak –urbanizatzeko konpromisoarekin batera–, bere fabrika handitzeko erabili nahi zituen udal-titulartasuneko bi lurzatiren truke.
Behin lanak amaituta, Sestaoko alkate Ainhoa Basabek ingurua bisitatu du obren emaitza egiaztatzeko eta gogorarazi du: “Jarduketa hori eginda, eta iaz ArcelorMittal enpresaren sarrerako biribilgunea ireki ondoren, Sestao Bai enpresa-parkeko bide-sare osoa amaitu dugu, eta horrela, trafikoa arindu eta hainbat enpresatarako sarbidea hobetuko duten lan horiekin, 2023-2027 legegintzaldirako Gobernu Planaren barruan dauden ekintzetako bat bete egin dugu".
Nabarmenak...
BERRIA
2024/12/04
BERRIA
2024/12/03
BERRIA
2024/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14