Prentsa Aretoa
2024/10/18
Sestao Kirolak-ek kirol egokitu eta inklusiboaren aldeko apustua indartu du
Bost urtetan bost halakotu egin da lan horretarako erabiltzen den aurrekontua, eta aniztasun funtzionala duten 33 neska-mutil babesten ditu egun
Sestao Kirolak, Sestaoko Udaleko Kirol Zerbitzuak, kirol egokituko eta inklusiboko programa bat abian jarri zuen 2019an, dibertsitate funtzionala duten neska-mutilei kirola egitea errazteko.
Programa honen bidez, Sestao Kirolak-ek, Haszten enpresarekin lankidetzan, kirola egiten laguntzen die desgaitasuna izateagatik entrenamenduak egiteko aparteko laguntza behar duten adingabeei.
Jesus Amenedo Kirol zinegotziak Udala gazteen artean kirol egokitu eta inklusiboa bultzatzeko egiten ari den apustua nabarmendu nahi izan du. Ildo horretan, zinegotziak azpimarratu du kirol egokitua ordaintzeko Sestao Kirolak 3.000 euro baino ez zituela bideratzen 2019an; eta 2024ko aurrekontua, aldiz, 14.800 eurokoa izango dela.
"Hau da, bost urtean, Kirol arloak jarduera honen aurrekontua bost halakotu egin du", adierazi du zinegotziak, eta horri esker "ikasturte honetan aniztasun funtzionala duten 33 neska-mutil ditugu izena emanda astero La Benedicta kiroldegian kirola egiteko".
Sestao Kirolak-ek bi kirol modalitatetan entrenatzeko aukera eskaintzen du: igeriketa eta pala. Lehenengoan 24 neska-mutil daude bi taldetan banatuta. Bigarrenean, berriz, 9 neska-mutilek entrenatzen dute talde bakarrean.
Sestao Kirolak-ek dibertsitate funtzionala duten seme-alabak dituzten Sestaoko familiei dei egiten die Las Llanas Kiroldegira etor daitezen programa horiei buruzko informazioa eskatzera.
Etorkizunari begira, Udal Kirol Zerbitzuak uste du horrelako programak gero eta beharrezkoagoak izango direla. Horregatik, datorren udarako aztertzen ari diren ekimenetako bat da campus bat sortzea, neska-mutil horiek kirola egiten jarrai dezaten eskolako oporretan.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14