SESTAO

Prentsa Aretoa

2024/10/10

Udalak emakumeak animatu ditu genero-ikuspegia duen hiri-diagnostiko bat egiteko lanetan parte hartzera

Egindako lanaren emaitza emakumeentzat kritikoak diren puntuak jasoko dituen mapa bat izango da, urte amaierako bukatuta egongo dena

rss Ezagutzera eman
Udalak emakumeak animatu ditu genero-ikuspegia duen hiri-diagnostiko bat egiteko lanetan parte hartzera

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak udalerriko emakumeei dei egin nahi die genero-ikuspegia duen hiri-diagnostiko bat egiteko lanetan parte hartzera animatu daitezen.

Hirigintza eta Berdintasun arloek sustatuta, Sestao Berri sozietate publikoaren laguntzaz egingo den azterlan horrek Sestaoko hirigintza-diseinua berrikusiko du herrian bizi diren emakumeen ikuspegitik. Horretarako, informazio-bilketa bideratzeko zenbait ekintza antolatu dira, hala nola elkarteekiko bilerak, eztabaida-taldeak eta auzo guztietan oinez egingo diren ibilbideak.

Diagnostikoaren ardatza mugikortasuna, irisgarritasuna, segurtasuna eta zerbitzuak izango dira. Lan horren emaitza urte honen amaieran iritsiko da, Udalak diagnostikoa jasotzen duenean, eta horren barruan, Sestaoko mapa bat, hobetu beharreko emakumeentzako puntu kritikoak jasoko dituena.

Diagnostiko hau Sestaoko Udalaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Planean jasotako konpromisoetako bat da, eta bat dator orain egiten ari den Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikuspenarekin.

Hirigintza zinegotzi Yosune Serapiok eta Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotzi Flori Núñezek proiektu honetan parte hartzeko deia egin diete bizilagunei, "zenbat eta parte-hartze handiagoa izan, azterketa osoagoa izatea eta gure udalerriko emakumeen beharrak modu sinesgarriagoan islatzea lortuko dugulako".

Parte hartu nahi duten emakumeek izena eman dezakete 691 57 60 ​69 telefonora deituz edo emari@emari-berdintasuna.eus helbidera emaila bidaliz.