SESTAO

Prentsa Aretoa

2024/10/03

Hastear den Emakumeen Jabekuntzarako eta Prestakuntza Feministarako Eskolaren ikasturteak zortzi tailer eta hitzaldi bat eskainiko ditu

Eskaera handia dela eta, aurten Sestaon erroldatutako emakumeek baino ezin izango dute parte-hartu

rss Ezagutzera eman
Hastear den Emakumeen Jabekuntzarako eta Prestakuntza Feministarako Eskolaren ikasturteak zortzi tailer eta hitzaldi bat eskainiko ditu

ARGAZKIA JAITSI

Uda igaro ondoren, eta normaltasunera eta errutinara itzulita, Sestaoko Udaleko Berdintasun Arloak urrian hasi eta abenduan amaituko den Emakumeen Jabekuntzarako eta Prestakuntza Feministarako Eskola abian jarri du berriro.

Emakumeentzako Jabekuntza eta Prestakuntza Feministarako Eskola Sestaoko Udalaren IV. Berdintasun Planean jasotako ekimena da. 2019an sortu zen, eta, harrezkero, berdintasunaren arloko programazioaren barruan finkatzea lortu du, emakumeen artean izandako arrakasta handiaren ondorioz.

Hainbestekoa izan da arrakasta ezen, eskaera handia dela eta, aurtengo berritasunetako bat izango baita parte-hartzea Sestaon erroldatutako emakumeei soilik mugatzea, eta, beraz, beste herri batzuetako emakumeek ezin izango dute tailerretan izena eman.

Flori Núñez zinegotziak gogorarazi duenez, Emakumeen Jabekuntzarako eta Prestakuntza Feministarako Eskolak adin, jatorri eta interes ezberdinak dituzten sestaoar emakumeen partaidetza sozialerako topagune eta eztabaidagune bat sustatu, eta haien arteko truke- eta harreman-sareak ezartzen ditu.

Ikasturte berri honetan Eskolak zortzi tailer eskainiko ditu guztira, hiru goizez eta, goizeko ordutegian lan-betebeharrak dituzten emakumeak bertaratzea errazteko, bost arratsaldez.

Goizean hiru tailer egingo dira: “Zilarrezko bitxiak diseinatzea eta sortzea”, “Qi Gong” eta “Kosmetika eta herbolaria naturala”. Arratsaldeko ordutegian, aldiz, honako hauek: “Harreman sexoafektiboak, autoestimua eta estereotipoak”, “Ortua etxean”, “Perkusio afrikarra”, “Yo pinto mucho. Auetorretratua” eta “Autodefentsa feminista”.

Aurtengo beste nobedade bat hitzaldiak programaziora itzuli izana da. Hain zuzen, elikadura-subiranotasunaren gaia jorratuko duen hitzaldi bat izango
emango dute Guatemalako Emakume Maien OXLAJUJE Elkartearen eta CEIBA Elkartearen bitartez herrialde horretan lan egiten duten emakumeek.

"Ikasturte berri honetan landuko ditugun gaiak askotarikoak dira, eta ongizate emozionala, sorkuntza, bizitza osasuntsua... jorratzen dituzte. Gai horiekin, Sestaoko emakumeek beraiek tailerrak amaitzean osatutako inkestetan helarazi dizkiguten proposamenei erantzun nahi izan diegu ", adierazi du zinegotziak.

Izena emateko epea urtarrilaren 13an amaituko da, Inskripziorako, Udalaren webgunean horretarako den inprimakia bete behar da. Horrez gain, Castaños eraikineko Berdintasun Sailean ere eskutik eskura entrega liteke inprimakia, edo eskaneatu eta posta elektronikoz bidali berdintasuna@sestao.eus kontura.