Prentsa Aretoa
2024/09/26
Sestaoko Merkataritza eta Hiri Ekonomiako Plan Estrategiko berria idazteko lanei ekin die Udalak
Dokumentua urte amaierarako egongo da amaituta, eta ekintza sorta berri bat ezarriko du tokiko merkataritzari laguntzen jarraitzeko eta sektorearen erronkei erantzuteko
Sestaoko Udalak Tokiko Merkataritza eta Hiri Ekonomiako Plan Estrategiko berria idazteko lan-prozesua hasi dela jakinarazi du.
Jesús Amenedo Merkataritzako zinegotziak prentsaurrekoan azaldu duenez, "dokumentu hau funtsezko tresna da gure udalerriko merkataritza-sektorearen errealitatea ezagutzeko eta aurre egin beharreko egungo erronkei estrategiekin erantzuteko. Beraz, plan honen bidez, datozen urteetan gauzatuko dugun ekintza-plana zehaztuko dugu, Sestaoko saltoki txikiei bultzada emateko, hobetzeko eta haien lehia-posizioa indartzeko asmoz".
Dena ondo badoa, merkataritza biziberritzeko plan berria urte honen amaieran amaituta egongo da, eta 2028ra arte iraungo du.
Ildo horretan, planak honako helburu hauei erantzungo die:
- Egoeraren diagnostikoa egitea, ikuspegi hauekin:
- Eskaintzaren analisi diagnostikoa
- Eskariaren analisi diagnostikoa
- Hiri-espazioaren analisi diagnostikoa eta mugikortasun-modu berriak
- Elkartze-dinamika eta lankidetza-guneak "hiri-ekonomian"
- Ildo estrategiko eta jarduera nagusiak definitzea eta prestatzea
- Planaren jarraipena egitea ahalbidetuko duen gobernantza-eredu bat formulatzea
Amenedok azpimarratu du plan honen eraikuntza modu parte-hartzailean egingo dela. Ideia hori zehatzago azalduz, adierazi du Merkataritza alorretik "merkatariek eta herritarrek proiektu honetan modu aktiboan parte hartzea nahi dugu, eta, horretarako, Ikertalde enpresak banakako inkesta aleatorioen prozesua hasiko du datorren astean".
Alde batetik, herritarrei zuzendutako inkestak egingo dira, bai telefonoz (160 etxe, 380 egoiliarren baliokideak), bai aurrez aurre (450 kalean bertan). Beste alde batetik, Sestaoko merkataritza-sektoreari eta hiri-enpresei zuzendutako inkestak egingo dira, online eta aurrez aurre.
Jesús Amenedok herritarrei eta saltokietako arduradunei inkesta honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu die, haien erantzunak oso garrantzitsuak izango direlako merkataritzari laguntzeko ekintza-plan berria definitzerakoan. "Haien iritziak eta iradokizunak Sestaoko Merkatarien Elkarteari eta interesa izan dezaketen gainerako kolektiboei egingo dizkiegun elkarrizketekin osatuko dira", gaineratu du.
Plan horren emaitzak bat etorri behar du Eusko Jaurlaritzak onartutako 2030erako Merkataritzaren Euskal Estrategiarekin eta udal mailan 2030erako Hiri Agendarekin, jasangarritasunarekiko eta hiri-ekonomiarekiko ezinbesteko konpromisoa eskatzen baitu, bai eta IV. Berdintasun Planarekin eta, bereziki, duela gutxi onartu den Sestaoko I. Turismo Planarekin ere, merkataritzasarearen lehiakortasuna eta hainbat sektoreren arteko sinergiak hobetzeko lehentasunezko lan-ildo gisa.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/12/04
BERRIA
2024/12/03
BERRIA
2024/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14