Prentsa Aretoa
2024/09/11
13 eta 17 urtez azpiko Espainiako squash Kopa Sestaon jokatuko da irailaren 13, 14 eta 15ean
Benedikta Squash Club Klubak Benedikta Kiroldegiko instalazioetan antolatu du txapelketa, eta bertan izango dira estatuko jokalari berri onenetako batzuk
Estatuko hainbat erkidegotatik (Galizia, Katalunia, Kanariak, Nafarroa edo Andaluzia) etorritako 44 jokalari juniorrek parte hartuko dute irailaren 13, 14 eta 15ean Sestaoko Benedicta Kiroldegian jokatuko den Espainiako Squash Kopan (sub-13 eta sub-17).
Bertoko Benedikta Squash Clubak Sestaoko Udalaren laguntzarekin antolatutako ekitaldi honek, udal instalazioak haurren squasharen estatuko mapan lehen aldiz jartzeaz gain, aukera emango du Espainiako jokalari berri onenetako batzuk zuzenean ikusteko.
Pistak berrituta
Sestaoko Benedikta Kiroldegiak 5 squash pista homologatu ditu, eta ekitaldi honen eskakizunak betetzea aldera, Sestaoko Udalak instalazioak berritu ditu, batez ere frontisak eta argiztapena.
Estatuko lehiaketa honetan bertoko bi jokalarik, Benedikta Squash Clubeko federazio-lizentzia duten Irune Peinadok (emakumezkoen 17 urtez azpikoa) eta Aratz Vilak (gizonezkoen 13 urtez azpikoa), parte hartzea pizgarri izan daiteke egun Benediktako Squash Eskolako kide diren beste jokalari gazte batzuentzat. Gainera, Gasteiztik etorritako Reguero anaiek ere parte hartuko dute.
Ekitaldia antolatzeko, Sestaoko Udalaz gain, Benedikta Squash Klubak laguntzaile izan ditu Euskadi eta Estatuko Squash Federazioak, Kirol Kontseilu Gorena eta Dunlop, Teuton Sports, Alzola eta ResinGrip marka komertzialak.
Benedikta Squash Kluba
Benedikta Squash Kluba irabazi-asmorik gabeko kirol-elkartea da, 1992an sortua, eta, izenak adierazten duen bezala, Squasharen praktika eta sustapena ditu helburu. Egun, Sestaon kirol horretan diharduten adin guztietako 70 gizon-emakumek osatzen dute.
Duela bi urtetik, Sestaoko Udalaren kirol eskolen eskaintzaren barruan, abian da "Squash Eskola", aurten 12 jokalari gazte izan dituena. Datorren urrian kirol eskola honek denboraldi berri bati ekingo dio, kirol honen abantailak gazteenen artean ezagutzera emateko asmoz.
Kirol olinpikoa Los Angelesen
Mundu osoan, baita Espainian ere, izan duen hazkunde progresiboari esker squasha kirol olinpikoa izango da 2028an Los Angelesen lehiatuko diren hurrengo olinpiadetan, eta espero da horrek joko hori sustatzeko balio izatea.
Argibide gehiago:
Nabarmenak...
BERRIA
2024/12/04
BERRIA
2024/12/03
BERRIA
2024/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14