SESTAO

Prentsa Aretoa

2024/07/08

Udalak proiektu bat eskatu du Los Bañoseko espaloia berritzeko, Alfredo Marinetik Vista Alegre ikastetxerainoko tartean

Hobetuko den tartea ehun metro luze da

rss Ezagutzera eman
Udalak proiektu bat eskatu du Los Bañoseko espaloia berritzeko, Alfredo Marinetik Vista Alegre ikastetxerainoko tartean

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak proiektu bat enkargatu berri du, Los B​años kaleko espaloi-zati bat, Alfredo Marinekiko bidegurutzetik Vista Alegre ikastetxe publikora doana, berritzeko plana egiteko.

Espaloi-zati hori ehun metro luze da, eta Los Baños kalean eraberritzeke dagoen bakarra da, bidearen gainerako tarteak hainbat fasetan eguneratzen joan baitira azken urteetan. Hortaz, egin beharreko berritze horren barruan kale horretako 19, 21, 23, 25, 27, 29, 31 eta 33 atariak sartuko dira.

Proiektua da Obren eta Eraikinen eta Espazio Publikoen Mantentze Lanetako Arloak ematen duen lehen urratsa udalaren aurrekontuan 450.000 euroko partida ekonomikoa esleitua duen jarduketa hau egin ahal izateko.