SESTAO

Prentsa Aretoa

2024/06/20

Turismo Bulegoak Angel Aja pintorearen erakusketa bat inauguratu du

Artistak aurreko mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetako Sestao industrialaren eszenak islatzen ditu bere koadroetan

rss Ezagutzera eman
Turismo Bulegoak Angel Aja pintorearen erakusketa bat inauguratu du

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Turismo Bulegoak Angel Aja margolariaren koadroen erakusketa bat izango du datorren irailaren 20ra arte, Sestao Industrialari begira izenburupean.

Angel Ajaren Erakusketan ikusgai dauden hamalau lanek lotura estua dute Sestaorekin eta industria-iraganarekin.

Ángel Aja Karrantza Haranean jaio zen 1951n, baina 6 urte zituela, Sestaora joan etorri familiarekin batera. Sestaoar baten seme eta Bizkaiko Labe Garaietako langile baten biloba da.

Duela 40 urte baino gehiago hasi zen modu autodidaktan margotzen, Babcock & Wilcox enpresako langile izan zen garaian. Lantegi historiko horretatik atera ziren artista pintoreen taldean sartu zen, eta bertan, besteak beste, kide izan zituen eskualde honetako erreferente handiak izan ziren Marcelino Bañales eta Ismael Fidalgo.

Erakusketa aurkezteko prentsaurrekoan hauxe azaldu du Ajak: "Sestao nire mundua da, nire haurtzarotik eta ezaguera dudanetik". Horregatik, udalerriak protagonismo handia izan du beti bere arte-sorkuntzan.

Bere hitzaldian artistak azaldu duenez, margotzeko orduan nahiago du 60ko eta 70eko hamarkadetako Sestao industrialaren memorian gordetzen dituen oroitzapenak koadroetan jaso, egungo udalerria, azken urteotan bizi izan dituen eraldaketak direla eta, ikuspegi artistikotik ez zaiolako oso interesgarria egiten.

Horregatik, bere arte-sorkuntzan maiz agertzen dira joan den mendearen bigarren erdian udalerrian egon ziren labe garaiak, itsasadarra eta beste fabrika batzuk.

Jesús Amenedo Turismoko zinegotziak Angel Ajaren obra miresten duela adierazi du, "Sestaoko iragan industrialak emozio asko transmititzen dituelako eta berak bere koadroetan oso ondo islatzen jakin duelako".

Bisita-ordutegia astelehenetik igandera izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.

Next Euskadi