Prentsa Aretoa
2024/06/14
Hasi berriak diren Vicente Díez parke berriko lanek 600.000 euroko inbertsioa izango dute
Proiektuak igogailu txiki bat du Txabarri eta Los Baños kaleen arteko irisgarritasuna hobetzeko
Hil honetan hasi dira Vicente Díez parke berriko lanak. Lanen esleipenak 598.715 euroko aurrekontua eta 6 hilabeteko epea aurreikusteen du, eta, beraz, ondo bidean, herriko bizilagunek urte honen amaieran izango dute aukera espazio publiko horretaz gozatzeko.
Sestao Berri sozietate publikoak sustatutako obrek 680 metro koadroko azalera modernizatu nahi dute, Txabarri eta Los Baños kaleen artean. Proiektuko jarduketa nabarmenetako bat hiri-igogailu txiki bat jartzea izango da, auzoari irisgarritasun handiagoa emateko. District Heatingeko galdara-gelaren gainean, gainera, egoteko eremu bat egokituko da, harmaila, eserleku, paperontzi, farola eta iturri batez hornitua.
Ainhoa Basabe alkateak gogorarazi duenez, ekimen hau Eusko Jaurlaritza eta Sestaoko Udala 15 urte luzez bultzatzen ari diren Txabarri-El Sol auzoa birgaitzeko prozesuaren barruan kokatzen da.
"Kontserbazio-egoera oso txarrean zeuden auzoko eraikin asko birgaitzeko eta berreraikitzeko prozesuan aurrerapen garrantzitsuak lortu ondoren, beste fase baterantz egin dugu, eta fase horretan espazio publikoetan ere ari gara lanean, auzoko bizilagunek egoteko, aisialdirako eta gozatzeko eremuak izan ditzaten", azaldu du alkateak, eta, gainera, eremu horretan eraikitzen ari diren beste egitasmo garrantzitsu bat gogorarazi du: Martxoaren 8ko plaza.
César Aranzana Sestao Berriko arkitekto teknikoak azaldu duenez, parkean landatuta dauden lau platanondoak bertan geratuko dira, txorkoak hobetuta, eta nabarmendu du argi publikoak ere hobekuntza izango duela, bai plazak izango duen argiztapenagatik, bai igogailuan jarriko denagatik ere.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14