SESTAO

Prentsa Aretoa

2024/06/13

Berdintasun Arloak baliabideen gida argitaratu du indarkeria matxista jasaten duten emakumeentzat

Gida hori etxeetako postontzietan banatuko da, eta udalerriko zenbait puntu berezitan ere eskuragarri egongo da

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udaleko Berdintasun Arloak gida bat argitaratu du, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako baliabide eta zerbitzu guztiak jasotzen dituena: Indarkeria matxista jasaten duten emakumeentzako baliabideen gida.

Argitalpen honek modu erraz eta ordenatuan laburbiltzen ditu Sestaoko Udalak eta lurralde- eta autonomia-administrazioek indarkeria matxista jasaten duten emakumeei arreta emateko prest dituzten programak eta zerbitzuak.

Liburuxkaren 12.000 ale inprimatu dira, bihar, ostirala, etxeetako postontzietan banatzen hasiko direnak. Gida gizarte-langileen artean ere banatuko da, lan tresna gisa erabili ahal izan dezaten. Gainera, eskuragarri egongo da udalerriko puntu estrategikoetan.

Lehen atalak arriskuan egonez gero zer larrialdi-zerbitzuetara deitu behar den jasotzen du.

Jarraian, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeek informazioa eta aholkularitza behar izanez gero erabil ditzaketen baliabideak adierazten dira.

Era berean, Sestaon emakumeak artatzen dituzten orientazio juridiko eta psikologikoko zerbitzuei buruzko erreferentzia bat jasotzen da.

Aurrerago, informazioa dago egoitza-harrera behar duten emakumeei nora jo azaltzeko, edo genero-indarkeriaren edo sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako laguntza ekonomikoak agertzeko.

Azken atala emakume migratzaileentzat da, eta aldi baterako bizileku- eta lan baimena nola lortu azaltzen die genero-indarkeriaren biktima diren emakume atzerritarrei; hau da, erasotzailearengandik independentzia bermatuko dieten asiloa eta bizileku- eta lan-baimenak eskuratzeko bidea.

Flori Núñez Gizarte Ekintza eta Berdintasuneko zinegotziak prentsaurrekoan adierazi duenez, argitalpen honen helburua da emakumeek informazioa izandezaten, alde batetik, indarkeria matxista mota oro identifikatu eta haiei aurre egin ahal izateko, eta, bestetik, eskura dituzten baliabide eta zerbitzuak nola eskuratu jakiteko.