Prentsa Aretoa
2024/06/03
Gaztegunek doako txango eta udalekuak antolatu ditu uztailerako
Izena emateko epea gaur irekiko da, astelehena, ekainak 3
Borja Ramón Gazteriako zinegotziak Sestaoko Gaztegunek uztailean gazteen aisialdia dinamizatzeko programatuko dituen jardueren berri eman du. Aisialdi-eskaintza horren barruan, udalerritik kanpoko txangoak eta udaleku bat nabarmendu behar dira, guztiak doakoak izango direnak. Izena emateko epea gaur bertan ireki da.
Gaztegunen eskaini duen prentsaurrekoan, Borja Ramón jaunak gogorarazi du laster ikasturtea amaituko eta, ondorioz, gazte gehienek udako oporrei ekingo dietela: "Irailera begira pilak kargatzeko eta gozatzeko uda luzea dute aurrean, eta eguraldi ona eta egun luzeak aprobetxatu behar dituzte ondo pasatzeko. Horri begira, gure Gaztegunek jarduera-programa berezi bat prestatu du, herriko gazteek uztailean aisialdi osasungarrirako alternatiba bat izan dezaten ".
14-30 urte bitarteko gazteentzako txangoak
Sestaotik kanpo irteteko antolatutako txangoak izango dira udako programazioaren eskaintza garrantzitsuenetako bat. Gazteguneak bi taldetan banatu ditu irteerak bakoitza adin-talde bati zuzendua. Hala, 14 eta 17 urte bitarteko gazteek paint-balla egiteko aukera izango dute Zornotzan, scape room bat ebaztekoa Bilbon edo tirolinen artean ibiltzekoa Sopuerta Abenturan. Bestetik, 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, Gaztegunek irteera bat prestatu du Gorlizko hondartzaz gozatzeko eta bertako kostaldea kanoaz bisitatzeko, beste irteera bat Kantabriarako Vega de Pas udalerrian arroila-jaitsiera egiteko, eta scape room bi ere bai. Txango guztietan plaza kopurua mugatua da.
10-14 urte bitarteko haurrentzako udalekuak
Uztailean egingo den beste jarduera garrantzitsu bat Udalekua izango da, kasu honetan 10 eta 14 urte bitarteko adingabeentzat.
Udalekua astelehenetik ostiralera egingo da, 09:30etik 14:00etara, Gazteguneko instalazioetan bertan. Jarduera-programak barne izango ditu tailerrak, txangoak, partaidetza-jokoak, kirola, musika eta sormena entrenatzeko jarduerak.
Udalekua bi txandatan banatuko da: lehenengoa uztailaren 1etik 12ra, eta bigarrena uztailaren 15etik 26ra. Hamabostaldi bakoitzean 20 parte-hartzaile eta dibertsitate funtzionala duten gazteentzako bi plaza daude. Eskaera-kopuruak eskaintza gaindituz gero, zozketa egingo da, eta lehentasuna emango zaie Sestaon erroldatutako gazteei.
Beste jarduera batzuk
Horrez gain, uztaileko ostegunetan Gaztegunek eskulangintza-tailerrak egingo ditu Kasko plazan, publiko guztiari irekiak. Eta uztaileko ostiraletan publiko guztientzako film-emanaldiak egingo ditu Iberia kaleko lokaletan.
Era berean, Gazte Bulegoa abuztuan irekita egongo da, 10:30etik 14:00etara, eta aholkularitza psikologiko, juridiko eta sexologikoko zerbitzuak mantenduko dira.
Amaitzeko, Gaztegunek gogorarazi nahi du jarduera horiek guztiak doakoak direla, baina fidantza txiki bat jarri beharko dela, programa amaitutakoan itzuliko dena. Jarduera horietan izena emateko epea gaur hasiko da, astelehena, ekainak 3.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
BERRIA
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14