Prentsa Aretoa
2024/04/24
Las Llanas futbol-zelaiko Tribuna eta Preferentzia harmailetako argiztapen berria instalatu da
Sestaoko Udalak argiztapen berria jarri du Las Llanas futbol-zelaiko Tribuna eta Preferentzia harmailetan, partidetan ikusleek hartzen duten eremuko ikusgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko.
Bi harmailetako sabaian zeuden lehengo lanpara fluoreszenteen ordez, LED motako foku berriak jarri dituzte, 22 guztira, lehengo lanparek baino argitasun handiagoa emango dutenak, elektrizitate kontsumoaren %36 aurreztuta. Gainera, altuera txikiagoan daudenez, haien mantentze-lanak ere errazagoak izango dira.
Jarduketa hori aprobetxatuz, Tribunako harmailan zeuden fluoreszenteak desmuntatu egin dira. Preferentziakoak, berriz, denboraldia amaitu ondoren kendu beharko dira; izan ere, batzuk 6 metrotik gorako altueran daudenez, haietara heltzeko beharrezkoa izango da zelaira plataforma jasotzaile bat sartzea. Guztira 49 argi fluoreszente desmuntatuko dira.
Jarduketa hori gauzatzeko, Udalak ia 30.000 euroko inbertsioa egin du. Beste hobekuntza bat azken urteotan etengabe aldatzen ari den Las Llanas futbol-zelaiarentzat.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
BERRIA
2026/03/11
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























