SESTAO

Prentsa Aretoa

2024/04/26

Sestao Iron River Fest: kirola, kultura eta ondare industriala batuko dituen jaieguna

Lehen edizioa datorren maiatzaren 4an izango da, Sestao River Club eta RC Deportivoren arteko futbol partida dela eta. Jarduera ugari izango dira La Benedictan, BBK Bilbao Music Legends-en "Warming Up" kontzertua eta ondareari buruzko hainbat ekitaldi arratsaldetik aurrera

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak, Sestao Berri eta Sestao River Club sozietate publikoarekin batera, Sestao Iron River Fest antolatu du, kirola, musika eta ondare industriala batzen dituen ekitaldi turistikoa. Ekitaldien egitaraua gaur arratsaldean hasiko da, baina plater nagusia maiatzaren 4an, larunbata, iritsiko da, talde berde-beltzaren eta Deportivoren arteko futbol-partidarekin batera. Partida hori oso garrantzitsua da bi taldeentzat, Sestao River mailari eusteko borrokan ari delako eta Coruñako Deportivo txapeldun izateko lehian ari delako. Horregatik espero da bi talde horien mobilizazio zabala Sestao Iron River Festen helburua, beraz, bi taldeetako zaleak erakartzea da, baita gainerako herritarrak ere, adin guztientzako jarduera programa batekin.

Proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu du, Bizkaiko Lurralde Historikoan erakarpen turistikoko ekitaldiak egiteko dirulaguntzen programaren bidez.

Sestao Iron River Festen bidez, turismoa bultzatu nahi da Sestaon, kirol- eta kultura-ekitaldien agenda eta industria-ondarea indartuz. Aldi berean, udalerriarentzat garrantzitsuak diren beste helburu batzuk ere kontuan hartuko dira, hala nola Txabarri auzoa aktibatzea, Benediktako kaian eta 1. Labe Garaian ekintzak indartuz, tokiko merkataritza sustatuz eta herritarren parte-hartzea bultzatuz.

Jaialdi honen oinarria udalerriko erreferentziazko klubetako bat den Sestao River Club-en kirol-ekitaldi bat da, eta Bilbao Bizkaia helmugako 2030 Turismo Estrategiaren barruan kokatzen da, Sestaok aktiboki parte hartzen baitu helmuga horren industria-ondareko ibilbideetan.

Egitaraua

Apirilaren 26tik maiatzaren 5era bitartean, industria-ondareari buruzko hainbat kultura-ekitaldiz gozatzeko aukera egongo da: Euskadiko industria-ondareko 34 baliabide turistikoei buruzko informazio-kuboen erakusketa Hiru Kontzejuen
Plazan; industria-ondareari buruzko bi hitzaldi "Sabina de la Cruz" Udal Liburutegian, apirilaren 29an eta maiatzaren 2an; eta Sestaoko ikasleek kultura-ondareari buruz egindako bideo-proiektuen aurkezpena, martxoaren 30ean eta maiatzaren 2an, TOKIKO Young Heritage Makers Europako lehiaketaren barruan.

Maiatzaren 3an, ostirala, Sestao Iron River Fest jaiaren bezperan, senidetze turistiko bat egingo da A Coruñako Deportivoko zaleekin. Bertan, Labe Garaia bisitatuko da, bere zaharberritze prozesua ezagut dezaten.

Larunbatean, hilaren 4an, hainbat jarduera egingo dira La Benedicta gunean. Alde batetik, goizeko 11etatik aurrera, haurrentzako eta familientzako gune bat egongo da, ohe elastikoak, aurpegi matgoketa, futbolinak, giza futbolina eta herri kirolak eskainiko dituena. Horretaz gain, Sestao Turismoko stand bat, merchandising salmenta eta Food Truk-ak eta edari-barra izango dituen jatetxe-gune bat egongo da. Arratsaldeko lauretatik aurrera, Katxarrada batukadaren erritmoari jarraituz, futbol-talde bien zaleak oinez joango dira futbol-zelaira partidua ikustera.

La Benedictako pantaila erraldoi batean ere ikusi ahal izango den Sestao River-Deportivo La Coruñako partidaren ostean eta jaiarekin jarraitzeko, Rock Kalean taldearen kalean musikak jendea animatuko du futbol zelaitik itsasadarrera jaistera. Arratsaldeko zortzietatik gauerdira bitartean, Labe Garaia berriz ere argiztapen berezia izango du.

Sestao Iron River Fest jaialdia amaitzeko, gaueko bederatzietatik aurrera, BBK Bilbao Music Legends ekimenaren "Warming Up" kontzertua izango da, Moonshakers eta Santiago Delgado & Runaway Lovers taldeekin.

BBK Bilbao Legends Fest-en "Warming Up" jasangarria

BBK Bilbao Music Legend Fest-ek Estatuko eta nazioarteko musika talde ospetsuen kontzertu-programa ekarriko du Bilbora 2024ko ekainaren 14tik 16ra bitartean. Jaialdiaren antolatzaileak Sestaorekin harremanetan jarri dira ekitaldia sustatzeko "warming up" aren eszenatoki izan dadin.

Hori dela eta, Sestao Iron River Fest jaialdiaren programazioaren funtsezko atal bat musika banda biren kontzertuak izango dira, BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiaren antolatzaileek ekaineko jaialdiaren musika-beroketa gisa aurkeztuak.

Gainera, Sestao Iron River Fest-ek ingurumen-jasangarritasuneko hainbat irizpide bere gain hartu dituenez, Garapen jasangarrirako helburu hauek ere beteko ditu:

  • Ekitaldian zehar uraren kontsumo arduratsua sustatuko da. Ur grisak ere arduraz kudeatuko dira (6. GJH).
  • Bioerregaia erabiliko da ekipo elektrogenoak elikatzeko (ODS 7).
  • Tokiko hornitzaileak kontratatuko dira, papera ahalik eta gutxien inprimatuko da eta Erosketa eta Kontratazio Berdearen (GIH 12) irizpideak aplikatuko dira.