Prentsa Aretoa
2024/03/21
Udala 2.000 haritz landatzen hasi da Sestaoko gerriko berdean
Herriko ikasleek kimuak landatu dituzte Ondejeda parkean, Zuhaitzaren Munduko Eguna dela eta
Zuhaitzaren Munduko Eguna dela eta, nSestaoko Udalak jakitera eman du 2.000 haritz kimu eskatu dizkiola Bizkaiko Foru Aldundiari, udalerriko gerriko berdea osatzen duten berdeguneak zuhaitzez hornitzeko. Foru Aldundiaren baietzaren ostean, Udalak jasotako lehen aleak Ondejeda parkean landatzeari ekin dio aste honetan, eskoletako ikasleen laguntzarekin.
Rosa María del Palacio Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, martxoaren hasieran Aldundiak Quercus Robur (bertoko haritza) haritz autoktonoaren landareak opari gisa hartzeko eskaintza bat egin zien Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriei, Europar Batasuneko funtsekin finantziatuta, Bizkaiko herrietan baso eremu berriak sortzea helburu duen programa baten barruan.
Horrela, foru erakundeari eskaera egin eta hark oniritzia eman ondoren, Udalak plan bat diseinatu du Sestaoko hainbat tokitan 2.000 haritz landare ereiteko. Alde batetik, ikastetxeen lankidetza bilatu da, ikasleak ekimen honetan inplikatu eta haiekin batera haritzetako batzuk landatzeko. Gainerako zuhaitzak Udaleko lorezaintza-taldeek landatuko dituzte.
Zuhaitzaren Eguna ikastetxeekin.
Hori horrela, ikastetxeek astelehenean hasi eta bihar amaituko dituzte Zuhaitzaren Munduko Egunaren ospakizunak. Landaketa egiteko aukeratutako tokia Ondejeda parkeko eremu bat da, duela gutxi arte panpa-lezka espezie inbaditzaileak kolonizatu zuena. Del Palacioren hitzetan “jarduera honen bidez gure udalerriko lehen-hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak inplikatu nahi ditugu eremu hau ingurumenaren aldetik berreskuratzeko lanetan, zuhaitzek gure ingurunearentzat duten garrantzia erakusteko eta txikitatik ingurumen- kontzientzia haiengan sortzeko".
Horrela, aste honetan zehar, 300 haur pasatxo igaroko dira Ondejeda parketik lehen haritzak landatzera. Astelehenean Albiz eta Begoñako Andra Mari bertaratu ziren, asteazkenean Kueto eta Vista Alegre eta bihar Markonzaga eta Amor Misericordioso. Gaur, osteguna, udalbatza bera izan da Arbolaren Eguneko ekitaldian parte hartzeko gonbidatua, ikastetxe bakoitzeko ordezkaritza txiki batekin batera.Sestaoko Udalak eskerrak eman nahi dizkio Frutas Salado herriko enpresari ekimen honetan parte hartu duten haur guztiek dastatu ahal izan duten hamaiketakoa emateagatik. Ekitaldiaren oroigarri atsegina izan dezaten, Udalak landaketa jardunaldien argazki bat emango die.
Lorezaintza Zerbitzuaren Landaketak.
Gainerako kimuak Udalaren Lorezaintza Zerbitzu publiko zein pribatuek landatuko dituzte udalerriko hainbat tokitan. Rosa María del Palaciok adierazi duenez, "gure asmoa da zuhaitz horiek Sestaoko gerriko berde osoan landatzea, gure udalerria inguratzen duten berdeguneak hobetzeko".
Besteak beste, haritz horiek Portopin, Urbano Ruiz Laorden eta Ondejeda parkeetan eta Trianoko mazeletan landatuko dira. "Trianoko magaletan hesi berde natural bat sortu nahi dugu Las Canteras aparkalekuaren eta Ballonti ardatzaren artean, eta horrekin batera, aukera aprobetxatuko dugu gure udalerriaren irudia zatartzen duten legez kanpoko baratzeak garbitzeko ".
Nabarmenak...
BERRIA
2024/10/10
BERRIA
2024/10/03
BERRIA
2024/10/01
BERRIA
2024/09/26
BERRIA
2024/09/24
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24