Prentsa Aretoa
2024/01/19
Gazteguneak doako aholkularitza juridikoko zerbitzua eskainiko du datorren astetik aurrera
Programa berri hau 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta ostegunetan eskainiko da
Ainhoa Basabe alkateak eta Borja Ramón Gazteria zinegotziak iragarri dutenez, Sestaoko Gazteguneak aholkularitza juridikoko doako zerbitzua eskainiko die gazteei urtarrilaren 25etik aurrera. Programa hori abokatu batek kudeatuko du, eta gazteek ostegunetan, 17:30etik 19:00etara, egindako kontsultei erantzungo die.
Zerbitzu hori 16 eta 35 urte bitarteko herritar guztiek eskatu ahal izango dute. Zerbitzuak eskariaren arabera funtzionatuko du, hau da, hitzorduak aholkularitza-eskaerak iritsi ahala jarriko dira. Horrela, ostegunero 3 pertsona artatu ahal izango dira gehienez.
Borja Ramonek azaldu duenez, "duela gutxi abian jarri ditugun azken jarduera asko bezala, aholkularitza juridiko hau gazteen emantzipaziora bideratutako zerbitzu bat izango da, baina edozein gairi buruzko lege-aholkularitza eskainiko du: etxebizitza, alokairu-kontratuak, herentziak, isunak...".
Aholkularitza juridiko hori Gaztegunean jada martxan dauden aholkularitza sexologiko eta psikologikoei gehituko zaie, eta Sestao izango da gazteei hiru zerbitzu horiek eskainiko dizkien Bizkaiko lehen udalerria.
Horri dagokionez, Ainhoa Basabek adierazi duenez, Udaleko Gazteria Zerbitzuak "baliabide garrantzitsu sorta bat jartzen du Sestaoko gazteen eskura, emantzipazio-prozesuan zehar bizitzako alderdi guztietan lagungarri izan daitezen, eta informaziotik haratago doazenak".
Aholkularitza sexologikoak zein psikologikoak eskariaren arabera funtzionatzen dute, eta arduradunek Gazte Informazio Zentrora jotzen dute beren agendetan hitzorduak dituztenean.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14