Prentsa Aretoa
2024/01/10
Ostiral Kulturalak programak 28 antzerki eta musika ikuskizun programatu ditu 2024rako
Telebistako aurpegi ezagunak, hala nola Gurutze Beitia, Jon Plazaola, Gorka Aginagalde eta Zuhaitz Gurrutxaga, Musika Eskolan arituko dira
Carlos García de Andoin kultura zinegotziak gaur aurkeztu duen 2024ko Ostiral Kulturalen programazioak, guztira, 28 antzerki eta musika ikuskizun eskainiko ditu herriko Musika Eskolan urtarrila eta azaroa bitartean.
Azken urteotan bezala, ostiral arratsaldeetako kultur programazioa lau bloke handitan banatuko da. Horrela, Ostiral Kulturalen ibilbidearen lehen atalak antzerki amateurra eskainiko du, eta bigarren zatian, aldiz, antzerki profesionalak protagonismo osoa hartuko du. Udako etenaldiaren ondoren, Ostiral Kulturalak berriz ere hasiko dira irailaren amaieran, umorezko antzerkiaren hilabetearekin, eta, horren ostean, musikaren hilabetea eskainiko dute amaitzeko.
Aurten Musika Eskolako areto nagusian arituko diren aktore ospetsuenen artean, nabarmentzekoak dira arte eszenikoetako profesional batzuk, hala nola Zuhaitz Gurrutxaga, Realeko futbolari ohia, etapa horretan jokalari profesional gisa izandako antsietateari eta buruko arazoei buruzko liburua argitaratu berri duena, edo telebista-lanetan ospetsu egin diren Gututze Beitia, Jon Plazaola, Gorka Aginagalde eta Aitziber Garmendia.
Musikaren atalean, azpimarratzekoa da Julen Murga soinujole sestaoarrak urrian eskainiko duen kontzertua, baita Ostiral Kulturaletako emanaldietara joaten diren ikusleen artean arrakasta handia lortzen duten operak ere.
Otsailaren 23an, gainera, Golden Apple Quartet taldeak bere agur-biraren barruko kontzertuetako bat eskainiko du Sestaon.
García de Andoinek nabarmendu du 2024ko programak iazkoak baino kalitate handiagoa duela, Udalak aurrekontua % 4 handitu duelako, 131.000 eurora iritsi arte.
Aurtengo nobedadeen artean aipatzekoa da Internet bidez salgai jarriko diren plazen kopurua handitu egin dela. Iaz arte 4., 5., 6. eta 7. lerroetarako sarrerak eros zitezkeen, eta aurten 3. errenkadako eserlekuak ere salgai jartzea erabaki da.
Teknologia berriak erabiltzera ohituta ez dauden pertsonek sarrerak leihatilan erosteko aukera ere izango dute emanaldiak hasi baino ordubete lehenagotik.
Sarreren prezioa iazko bera izango da, hau da, 6 eta 8 euro artekoa, obren kalitatearen arabera.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
BERRIA
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14