Prentsa Aretoa
2024/01/05
Datorren astean martxan jarriko da kaleak asfaltatzeko programa berria, 460.000 euroko inbertsioa izango duena
Proiektuak 13 jarduketa jasotzen ditu 9.600 metro koadroko azalera hobetzeko
Sestao, 2024ko urtarrilaren 5a. Sestaoko Udalak iragarri du datorren astean hasiko dela kaleak asfaltatzeko programa berria gauzatzen. Plan horrek 460.000 euroko inbertsio ekonomikoa izango du, bide publikoa hobetzeko hamahiru jarduketa egiteko. Lanek bederatzi asteko epea dute, eta, beraz, martxoan amaituko direla uste da.
Asfaltaze-proiektuak bi jarduera-mota izango ditu. Lehenengo loteari dagozkionak asfaltoaren konponketa txikiak izango dira; bigarren loteak, berriz, kale osoak edo kale-zati handiak berriz asfaltatzea aurreikusten du. Lanak Andrés de Jaureguibeitia kalean hasiko dira, Ertzaintzaren komisariaren aurrean, hain zuzen. Udalerriaren hegoaldeko hegalean dagoen puntu horretatik, zentrorantz igoko da eta, ondoren, iparraldeko magalerantz jaitsiko da, makineriaren eta ekipoen desplazamendua ahalik eta errazena izan dadin.
Programa honekin hobetuko diren udalerriko eremuek 9.600 metro koadroko azalera dute, eta honako hauek dira:
1. Lotea: asfaltoaren konponketak.
- Bide Nagusian kutxetak berriz jartzea, 1. eta 90. zenbakien artean, eta oinezkoentzako pasabide goratu bat sortzea, 56. zenbakiaren parean.
- Antonio Trueba eta Santiago Grassa kaleen elkargunean asfaltoa berriz jartzea.
- Antonio Trueba kaleko 10-12 zenbakien artean oinezkoentzako pasabide goratu bat egitea.
- Aizpuru kalean asfaltoa berriz jartzea, El Carmen Taldearen pareko aparkalekuan.
- Andrés de Jaureguibeitia kalean asfaltoa berriz jartzea, Ertzaintzaren poliziaetxearen aurrean dagoen aparkalekuan.
2 Lotea: asfaltoa hobetzea.
- Abenduaren 25a kalea asfaltatzea, Bide Nagusiaren eta 11. zenbakiaren arteko zatian.
- Pablo Sorozabal kalea asfaltatzea, Abenduaren 25a eta Iberia kaleen arteko zatian.
- Sotera de la Mier kalea asfaltatzea.
- Concepción Arenal kalea asfaltatzea.
- Miguel de Cervantes kalea asfaltatzea, Julián Gayarre eta Concepción Arenal kaleen arteko zatian.
- San Diego kalea asfaltatzea, Aizpuru eta Triano kaleen arteko zatian.
- Amezaga Bidea kalea asfaltatzea, Manuel Andrés kalearen eta San Pedro plazaren arteko zatian.
- Las Llanas zumarkaleko 2-3 eta San Pedro plazako 2-5 zenbakietako zatiak asfaltatzea.
Obren eta Eraikinen eta Espazio Publikoen Mantentze-lanen zinegotzi Alfonso Tapiak azaldu duenez, udal programa hau oso beharrezkoa da gure kaleen egoera hobetzeko, eta, zalantzarik gabe, segurtasun eta erosotasun handiagoa ekarriko du gidarientzat.
Ainhoa Basabe alkateak gaineratu duenez, legegintzaldi honetarako Gobernu Taldearen helburuetako bat obra publikoari bultzada bat ematea da, eta, beraz, asfaltatze-jarduketa gehiago kontratatzen saiatuko dira, galtzadak hobetzen jarraitzeko: "Jakin badakigu udalerriko beste kale batzuk berriz asfaltatu beharra dagoela, eta, horregatik, teknikariekin lan egingo dugu gure udalerriko eremu horiei ere konponbidea emateko asfaltatze-programak egiteko".
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14