Prentsa Aretoa
2023/11/22
Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia itzuli da bederatzi lan eskainiko dituen programazio batekin
Emanaldiak azaroaren 25ean (ostirala) hasi eta abenduaren 3an (igandea) amaituko dira
Carlos García de Andoin Kulturako zinegotziak eta Begoña Gonzalo Udaleko animatzaile soziokulturalak gaur aurkeztu dute Sestaoko 36. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren programazioa, azaroaren 25ean, larunbata, hasi eta abenduaren 3an, igandea, amaituko dena.
Horrenbestez, jaialdiak iraungo duen bederatzi egunetan beste hainbeste antzerki-lanez gozatzeko aukera izango dugu. Musika Eskolako Ekitaldi Aretoan, Katalunia, Madril, Andaluzia, Uruguai, Frantzia eta Euskadiko konpainiak ikusiko ditugu, gehienak txotxongiloen munduan ibilbide luzea egindakoak eta beraien lanagatik sari eta aitorpen garrantzitsuak jaso dituztenak. Programatutako bederatzi obretatik lau gaztelaniaz izango dira, bi euskaraz, bi hitzik gabeak eta bat musikala.
Sarrerek 5 euroko prezioari eutsiko diote, ahalik eta publiko zabalenarentzat eskuragarri izateko. Musika Eskolako txartel-leihatilan erosi ahal izango dira egun bakoitzeko emanaldirako sarrerak eta hurrengo egunerakoak.
Musika Eskolan egin den prentsaurrekoan, García de Andoinek azaldu duenez, "Txotxongiloen Jaialdia, familiei eta, bereziki, haurrei zuzendutako programa kulturala da. Haurrak izango dira bederatzi egun hauetako protagonista nagusiak, eta haien aurpegietan ilusioa eta irribarrea ikustea izango da gure saririk handiena. Aurten, aurreko urteetan bezala, gai, estilo eta talde aukera onena eskaintzeko asmoz prestatu dugu programa.”
Gonzalok, bere aldetik, adierazi duenez, "Sestao ilusioz egoten da jaialdiaren zain, eta pertsona askok antzerkiarekin lehen harremana izateko balio duen ekitaldi horrek, urterik urte, ikusle-markak hausten ditu. Hori horrela izan dadin, Udaleko Kultura Arloak babes argi eta erabatekoa ematen segituko du, berez kalitate handikoa den kultura-programazio baten ekitaldi garrantzitsuenetako bat den jaialdiari".
Nabarmenak...
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
BERRIA
2026/03/11
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























