Prentsa Aretoa
2023/11/17
Udalak Indarkeria Matxista Ezabatzeko Nazioarteko Egunerako ekitaldi-programa aurkeztu du
Herritarren kontzentrazioa azaroaren 24an (ostirala) izango da, eguerdiko 12etan, San Pedro plazan, eta bertan ikastetxeek eta adinekoen zentroek parte hartuko dute
Flori Núñez Gizarte Ekintza eta Berdintasuneko zinegotziak Indarkeria Matxista Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela-eta Sestaoko Udalak antolatuko duen ekitaldi-programa aurkeztu du.
Egitarau hori datorren astean zehar garatuko da eta azaroaren 20an, astelehena, hasiera emango zaio "Korrika egin eta kontatzea" ipuina Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleen artean banatuz. Ipuinean neska batek, autobusean doala, gizonezko heldu baten ukituak sentitu eta ihes egingo du gertatua amari kontatzeko. Narrazioak arreta jartzen du neskek beren gorputza nork ukitzen duen erabakitzeko duten eskubidean, eta indarkeria matxista pairatuz gero, erreakzionatzeko modua ere erakusten die.
Azaroaren 21ean, asteartea, herritarrek "Pronoia" clown-antzerki obraz gozatzeko aukera izango dute, Virginia Imazen eskutik. Núñezek prentsaurrekoan azaldu duenez, "Sestaon ondo ezagutzen dugu Virginia Imazen lana, Indarkeria Matxista Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurreko edizioetan lagun izan baitugu, eta horietan dibertigarri bezain erreibindikatzaileak diren ikuskizunak eskaini baitizkigu. Kontzientzia feminista handiko emakumea da, eta bere karreran sari ugari jaso ditu ". Horregatik, zinegotziak dei egin du jendea animatu dadin Musika Eskolako ekitaldi-aretora arratsaldeko 7etan ikuskizunaz gozatzera joateko.
Azaroaren 22an, asteazkena, Sestao serioago jarriko da. Izan ere, egun horretarako bi hitzaldi antolatu dira izenburu orokor honekin: "Emakumeen aurkako sexu-indarkeria: pornotik sextortsiora. Nola egin aurre? " Núñezek adierazi duenez, "gai hau aditu askoren ahotan dago gaur egun", eta, horregatik, herritarrei eta, bereziki, seme-alaba nerabeak dituztenei, informazio erabilgarria helarazteko, José Luis Garcíak, Psikologia Klinikoan doktore eta Sexologoak, pornografia bortitzari eta horrek nerabeengan dituen ondorioei buruz hitz egingo du. Ondoren, Jorge Floresek, Pantallas Amigasen sortzaile eta zuzendariak, ziberindarkeria matxistei buruzko hitzaldia eskainiko du. Hitzaldiak Lanbideren ekitaldi-aretoan egingo dira, arratsaldeko 6etatik aurrera.
Azaroaren 23an, osteguna, arratsaldeko 5etatik aurrera Kontzertu poetikoa izango dugu Musika Eskolako Areto Nagusian, Amaya Barrena eta Gaston Gallardoren eskutik: “Por las víboras de medusa”.
Azaroaren 24an, ostirala, egingo da programazioaren ekitaldi nagusia, hau da, herritarren kontzentrazioa eta manifestuen irakurketa. Ekitaldia San Pedro plazan izango da, eguerdiko 12etan, eta bertan Sestaoko ikastetxeek eta adinekoen zentroek parte hartuko dute.
Arratsaldean, 05:30etik aurrera, Gaztelekuk "Beckham bezalakoa izan nahi dut" filma proiektatuko du, eta, amaitutakoan egingo den forum-ean, parte-hartzaileek psikologo batekin batean komentatu ahal izango dute filma.
Amaitzeko, gogorarazi behar da azaroaren 25ean, larunbata, Ezkerraldeko eta Metzaldeko talde feministek eta emakume-taldeek, aurreko urteetan bezala, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Emakumeen Martxa egingo dutela. Ibilaldi hori aurten Sestaotik Santurtzira joango da, eta Kasko plazatik 11:30ean aterako da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
BERRIA
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14