Prentsa Aretoa
2023/11/28
Onartu dira Sestaoko Hiri Antolamenduko Udal Plan Orokorra berrikusteko prozedura hastea eta hari lotutako Herritarrek Parte Hartzeko Programa
Udalak 2024aren hasieran prozedurari ekitea espero du
Sestaoko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikusten hastea onartu du eta, horrekin batera, prozedura horri dagokion herritarrek parte hartzeko prozesua. Hirigintzako zinegotzigoak proposatuta, azaroko Udalbatza osoan eztabaidatu den gai horrek alderdi politiko guztien aldeko botoarekin egin du aurrera.
Horren ildotik, eta indarrean den legeriarekin bat etorriz, abian jarriko den Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusteko espedientearen barruan, Udalak herritarrek parte hartzeko prozesu bat ireki behar du, eta, horretarako, lanesparru orokor bat ezarri du, parte-hartze hori sei fasetan egitea proposatzen duena.
Dokumentuak ezartzen duenez, bilerak egingo dira herritarrek eta elkarteek parte har dezaten. Era berean, gune zehatz bat gaituko da udalaren webgunearen barruan, Plan Orokorra berrikusteko prozesuan sortzen den dokumentazioa argitaratu eta kontsultatu nahi duen edonoren eskura egon dadin.
Herritarren parte-hartzea ahalik eta aberasgarriena izan dadin, eta, ondorioz, Sestaok Hiri Antolamenduko Plan Orokor onena izan dezan, partaidetzaprozesua hainbat jakintza-arlotan antolatzea proposatzen da, gai bakoitzean landuko diren edukiak parte hartuko duten pertsonen interesekoak izan daitezen eta jardueren garapena partekatuko diren ezagutzen arabera egin dadin.
Herritarrek parte hartzeko prozesu hori 2024aren hasieran jarriko da abian, Udalak datorren urtearen amaieran Plan Orokorraren aurrerapen-dokumentua, eta 2025ean hasieran, aldiz, onarpena emateko dokumentu osoa izan ditzan. Horrela, epe horiek betetzea lortuko balitz, Plan Orokorraren azken dokumentua legegintzaldi honen amaieran onartu ahal izango litzateke behin betiko.
Nolanahi ere, herritarren parte-hartzeari buruzko informazioa gehiago zehaztuko da herritarrak partaidetzarako lehen bilerara deitzeko unea iristen denean.
Gaur egun indarrean dagoen Sestaoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra 2000. urtekoa da. Indarrean sartu zenetik 23 urte luze igaro direnez, berrikusi egin behar da, udalerriko hirigintza-plangintza garai modernoetara eta egungo premietara egokitzeko, eta egin zenez geroztik onartu diren hirigintza-legeria berrira eta antolamendu-aldaketak ere jasotzeko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
BERRIA
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14