Prentsa Aretoa
2023/12/01
Kafe-kapsulak birziklatzeko edukiontziak jarri ditu Udalak
Sestaoko Udalak 15 edukiontzi jarri ditu udalerri osoan ontzi horien birziklapena sustatzeko
Sestaoko Udalak kafe-kapsulak birziklatzeko 15 edukiontzi jarri ditu kaleetan.
Ekimen honen bidez, Sestaoko Udalak urrats bat gehiago eman nahi du etxeko hondakinak birziklatzeko politikaren barruan, eta herritarren esku jarri nahi du banakako kafe-kapsulak birziklatzeko aukera, horien kontsumoa etxe askotan hedatu baita azken urteotan.
Proiektu honi esker, Udalak ekonomia zirkularra sustatuko du, edukiontzietan bildutako kapsulak birziklatu egingo baitira erabilera berri bat emateko. Zentzu horretan, plastikoa eta aluminioa loreontziak, edukiontziak eta paperontziak fabrikatzeko erabiliko dira, eta kafe-hondarrak, berriz, substratu bihurtuko dira landareentzat.
Udaletik, Ainhoa Basabe alkateak eta Rosa María del Palacio Zerbitzuetako zinegotziak mezu bat bidali diete herritarrei kafe-kapsulak birziklatzera animatzeko: "Kapsulak birziklatzeko edukiontzietan uzteak dakarren keinu txiki horrekin, beste urrats bat emango dugu gure ingurumena zaintzeko, etxeko hondakinen bereizketa eta birziklapena sustatzeko helburua betez".
Programa hori abian jartzeko, Udalak dirulaguntza ekonomikoa eskatu zion iaz Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari, eta 8.570 euro jaso zituen horretarako. Dirulaguntza hori urtea amaitu aurretik justifikatu behar da.
Kafe-kapsulak birziklatzeko edukiontzi berriak leku hauetan daude:
Edukiontzien kokapena
- Las Llanas zumarkalea 20, hilerriaren parean.
- Mariana Pineda 2 zk.
- Ramon y Cajal kalea 15, eraikinaren alboan.
- Galindo bidea, 10.
- Antonio Trueba, anbulatorioa.
- Vicente Blasco Ibañez 18 zk.
- Gran Vían, Kueto ikastetxearen parean.
- La Puntako etxebizitzak.
- Marcos Grijalvo, 18. zk.
- San Pedro plaza.
- Txabarri, 30. zk., Palmondoaren parean.
- Aizpuru eta Fleming doktorearen arteko bidegurutzea.
- Kale Nagusia 13, Musika Eskolaren parean.
- Triano eta San Diegoren arteko bidegurutzea.
- Hiru Kontzejuen plaza.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
BERRIA
2026/03/11
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























