SESTAO

Prentsa Aretoa

2023/11/02

15 saltokik hartuko dute parte asteburu honetan Dendak Kalera azokan

Merkatarien Elkarteak eta Udalak antolatu duten ekitaldia San Pedro plazan egingo da eta programa interesgarria izango du: liburu-sinaketa, ipuin-kontaketa, moda-desfilea, buztingintza-tailerra, aurpegi-margotzailea eta ingurumenari buruzko hitzaldia

rss Ezagutzera eman
15 saltokik hartuko dute parte asteburu honetan Dendak Kalera azokan

ARGAZKIA JAITSI

Merkatarien Elkarteak eta Udalak Dendak Kalera azoka antolatuko dute asteburu honetan, herriko bizilagunei Sestaoko merkataritzaren aniztasuna eta kalitatea ezagutarazteko eta herritarrek udalerrian aurki dezaketen guztiaren berri izan dezaten.

Dendak Kalera azoka azaroaren 3an, 4an eta 5ean izango da San Pedro Plazan, eta zabalik egongo da honako ordutegi honetan: ostiralean 17:00etatik 20:30era; larunbat-goizean 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era arratsaldean; eta, azkenik, igandean, 11:00etatik 14:30era.

Jarduera honetan hainbat merkataritza-sektoretako 15 establezimenduk hartuko dute parte, iaz baino bi gehiagok. Saltokiak hauek izango dira: Con Eco, Ponte Mon@, Sorgin liburudenda, Gran Vía liburudenda, Sestao Pinturas, Luis An, Qdivinas, Janire Durán, Misset, Txiribitak, MGH Creaciones, Puppe haur-moda, Masai Kora, Errauskiñe eta Decoraciones Serrano.

Salgaiak eta zerbitzuak eskainiko dituzten standez gain, azokara hurbiltzen direnek publiko guztietarako jarduera-programa interesgarriaz gozatzeko aukera izango dute.

Ostiralean, arratsaldeko 18:00etan. Sorgin Liburudendak ipuin kontaketa saio bat antolatuko du "Txikikondariak" liburuaren aurkezpena dela eta. Larunbat eguerdian, ingurumenari buruzko belaunaldien arteko hitzaldi-eztabaida izango da: "Zer egin dezakegu lurra salbatzeko?". Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Markel Gallego artisauak buztingintza tailerra dinamizatuko du. Ordu berean, Ivan Gonzalez idazle sestaoarrak "El diario de Olivia Morgan" liburua sinatuko du Sorgin Liburudendan. 19:00etatik aurrera, moda desfilea egingo da Qdivinas saltokiaren eskutik.

Igandean, Dendak Kalera azokari amaiera emateko, 12:00etan Haizea López idazleak "Los crímenes de Getxo" eta "Hija de la lluvia" liburuak sinatuko ditu
Sorgin Liburudendaren standean. Ordu berean Ponte Mon@ standean aurpegi-margotzailea bat egongo da haurrentzat.