Prentsa Aretoa
2023/10/18
Ostiralean deskontu-bonu kanpaina berri bat hasiko da Sestaoko 76 saltokitan
Merkatarien Elkarteak eta Udalak 8.000 bonu jarriko dituzte zirkulazioan, sektorean 120.000 euroko inpaktu ekonomikoa sortzeko helburuarekin
Merkatarien Elkarteak, Sestaoko Udalarekin lankidetzan, berriz ere SESTAO BONO DENDA 2023 kanpaina martxan jarri du, herriko merkataritza eta zerbitzuen sektorean erosketak sustatzeko eta bizilagunei eta bisitariei mesede egiteko, euren erosketetan izango duten aurrezpenarekin. Bonu horren bidez, kontsumitzaileek %33ko deskontua lortuko dute, sektoreari berari kosturik eragin gabe.
Amaia Caceres Sestaoko Merkatarien Elkarteko presidenteak eta Ainhoa Basabe alkateak jakitera eman dutenez, aurtengo kanpainan 8.000 bonu jarriko dira zirkulazioan, bakoitza 15 eurokoa, eta horrek gutxienez 120.000 euroko eragin ekonomikoa izango du.
Aurten, bonuen banaketak berrikuntza bat dakar; izan ere, 6.000 unitate banatuko dira parte hartzen duten saltoki guztien artean, eta gainerako 2.000 unitateak Merkatarien Elkarteko kide diren negozioen artean soilik banatzeko erreserbatuko dira, asoziazionismoari bultzada bat emateko helburuarekin.
Bonuak establezimenduetan kontsumitu ahal izango dira urriaren 20tik azaroaren 16ra bitartean, biak barne.
Deskontua establezimenduan bertan egingo da, erosketa egiten den unean bertan, eta 18 urtetik gorako pertsona bakoitzak gehienez 3 bonu metatu ahal izango ditu, egindako erosketa edo jasotako zerbitzu eta establezimendu bakoitzeko. Bonu bakoitzean kontsumitzaileak 10 € jarriko ditu eta Udalak 5, hau da, bonu bakoitzak % 33ko aurrezpena eragingo du. Erosketaren zenbatekoa bonoaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, ez da kanbiorik itzuliko eskudirutan.
Kanpaina honetan parte hartzeko, guztira, 76 establezimendu atxiki dira (Merkatarien Elkarteko 52 bazkide eta 24 bazkide ez direnak), besteak beste, eskaintza hau dutenak: ehungintza eta oinetakoak, etxeko ekipamendua, elikadura, argazki-zerbitzuak, ile-apaindegi eta estetikako aretoak, farmaziak, optikak, albaitaritza-klinikak eta liburu-dendak. Hori dela eta, ekimena oso erakargarri eta askotarikoa da, bai atxikitako establezimenduentzat, bai Sestaoko herritarrentzat.
Parte hartzen duten establezimenduak ondo identifikatuta egongo dira kartel baten bidez. Kartel hori erakusleihoan egongo da, ikusteko moduan, kontsumitzaileei informazioa emateko eta haien arreta erakartzeko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14