Prentsa Aretoa
2023/10/18
Udalak lizentzia eman du babestutako 48 etxebizitza eraikitzeko
Etxebizitza berriak Los Baños eta Txabarri kaleetan egongo dira, eta datorren urtean hasiko dira eraikitzen
Sestaoko Udalak obra-lizentzia eman dio Sestao Berri sozietate publikoari, babestutako 48 etxebizitza eraikitzeko eta, aurreikuspenen arabera, lanak 2024an hasiko dira.
48 etxebizitza horietatik 21 Los Baños kaleko 49. eta 51. zenbakietan kokatuko dira; gainerako 27 etxebizitzak, berriz, Txabarri kaleko 37., 39. eta 43. zenbakietan eraikiko dira, espazio horietan gaur egun dauden eraikinak eraitsi ondoren.
Jarduketa horiek guztiak jasota daude Txabarri-El Sol auzoaren hirigintza- eta gizarte-berroneratzean lanean jarraitzeko 2021ean Eusko Jaurlaritzak, Sestaoko Udalak eta Sestao Berri sozietate publikoak sinatu zuten azken lankidetza-hitzarmenean.
Jarduketa horien aurrekontua ia 4 milioi eurokoa da.
LOS BAÑOS 49 eta 51
Proiektuaren arabera, 49. zenbakian 11 etxebizitza eraikiko dira, eta 51. zenbakian 10, baita trastelekuak eta espazio komunitarioak ere. Etxebizitza berriak iparralderantz eta hegoalderantz begira egongo dira, aireztapen gurutzatua izan dezaten. Gainera, Txabarriko district heating delakora konektatuta egongo dira, eta, horrela, galdara komunitarioen bidez hornituko zaizkie ur bero sanitarioa eta berokuntza. Eraikin berrien fatxadek iaz eraitsitako eraikin zaharren fatxaden erreplika izan beharko dute.
Txabarri 37, 39 eta 43
Kasu honetan, proiektuak hiru orubeetako bakoitzean bederatzi etxebizitza eraikitzea aurreikusten du. Eraikinek trastelekuak eta gela komunitarioak izango dituzte. Estalkietan energia elektrikoa sortzeko panel fotovoltaikoak instalatuko zaie eta Txabarriko district heating delakora konektatutako dira, ur bero sanitarioaz eta berokuntzaz hornitzeko. Txabarri kalera ematen duten fatxadek ere nolabaiteko babesa dute, eta horregatik haiek ere mantendu eta egokitu beharko dira.
Sestaoko alkate Ainhoa Basabe pozik agertu da orain dela bi urte sinatutako lankidetza-hitzarmenean inplikatutako hiru alderdiak adostutakoa betetzen ari direlako. "Txabarri eta Los Baños kaleetan aurreikusitako jarduketa berri horiekin, Txabarri-El Sol birgaitzeko prozesuan aurrera egiten jarraituko dugu, infraetxea kenduz eta etxebizitza berri jasangarriagoak, irisgarriagoak eta auzoko bizilagunentzat erosoagoak izango direnak eraikiz".
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14